26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

IKERKETAREN EMAITZAK

3. KARAKTERIZAZIO GALDESORTAK

3.1. SARRERA ETA HELBURU ZEHATZAK

Hierarkizazio kolektiboan oinarritzen den galdesorta honekin, langabezia

ezaugarritzen duten elementuak identifikatu nahi dira, bi mailatan: langabezia

orokorrean eta pertsona baten kasu partikularrean, gizon baten kasuan eta emakume

baten kasuan. Hau da, gizon eta emakume hitzak estimulutzat harturik, generoan

oinarritutako kategorizazio sozialaren eraginak aztertu nahi dira. Helburu hau

lortzeko, beraz, hiru karakterizazio galdera planteatu dira, langabezia orokorrari

buruz, langabezia maskulinoari buruz eta langabezia femeninoari buruz.

Karakterizazio galdesortetan lortutako informazioa batetik, galdesorta

bakoitzaren itemen agerikotasunaren arabera aztertu da eta bestetik, galdesorten

arteko konparaketa egin da. Agerikotasuna, item baten zentraltasunaren hipotesia

egitea ahalbidetzen duen neurria da eta bi indizeei esker lortzen dugu: indize-

efektiboa eta item bakoitzaren puntuaketen banaketa. Indize-efektiboak galdesorta

bakoitzaren (langabezia orokorra, langabezia maskulinoa eta langabezia femeninoa)

elementu aukeratuenak erakusten dizkigu. Gure kasuan ikasleen erdiak behintzat

aukeratutako elementuak kontutan hartuko ditugu (indize-efektiboa % 50atik

gorakoa duten itemak). Itemen puntuaketen banaketari dagokionez, item bat

karakteristikotzat hartzeko, bere puntuaketak « j » moduko banaketa jarraitu behar

du (Vergès, 1995, 2001). Beste era batera esanda, gune zentraleko item batek,

populazioan partekatua izateaz gain (indize-efektibo altukoa), irudikapena antolatu

behar du, hau da, bakoitzarentzako beharrezkoa izan behar du. Galdesorten arteko

konparaketa bestetik, bi eratara egingo da. Batetik, galdesorta bakoitzak aurkezten

duen sailkapenaren arabera (Kendall Tau-a) eta galdesorta bakoitzean itemek

jarraitzen duten banaketaren arabera (Kolmogorov-Smirnov testa) egingo da.

Kolmogorov-Smirnov testa, bi banaketen konparaketa egiteko erabiltzen da

eta gure kasuan, langabezia orokorrean, langabezia maskulinoan eta langabezia

femeninoan lortutako datuak konparatzeaz gain, kasu bakoitzean gizonek eta

emakumeek emandako erantzunak konparatzeko erabiliko da.

183

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!