26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

258

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

ekartzeko galdesortan lortutako informazioa interpretatzeko aukera eskaintzen dute.

Hau da, emakume langabetuari buruzko gogora-ekartzeko galderaren aurrean

emakume langabetua etxekoandretzat jotzen da. Errefusapen femenino galdesortetan

ordea, argi geratu da etxekoandreak ez dituela langabetu estatusaren elementu

zentralak partekatzen.

Errefusapen galdesortetan enpleguaren bilakuntzaren, arazo ekonomikoen

eta bazterketa sozialaren zentraltasuna berretsi da. Informazio hau beste

galdesortetan lortutako datuekin erkatuz gero, enpleguaren zentraltasuna, argi

geratzen da. Gogora-ekartzeko galdesortetan, langabetua enpleguarik ez duen

pertsona da eta, era beran, hitzen kategorizazioaren bidez burututako analisietan,

lanarekiko harremanak funtsezko papera betetzen du, langabezia orokorra,

maskulinoa eta femeninoa antolatzerako orduan. Alderdi ekonomikoei dagokienez,

hauek gogora-ekartzeko galderetan funtsezko dimentsioa eratzen dute, bai analisi

lexikografikoan bai eta kategorialean ere (langabezia Femeninoaren kasuan, indarra

galtzen badute ere). Era berean, karakterizazio galdesortan arazo ekonomikoak

elementu ezaugarritsutzat jotzen dira, langabezia orokorrean, maskulinoan eta

femeninoan (langabezia Femeninoan karakteristikotasun hau, kasu orokorrean eta

maskulinoan bezain nabarmena ez bada ere). Bazterketa sozialari dagokionez,

orokorrean elementu zentraltzat jotzen bada ere, zenbait zehazpen egin beharra

dago. Langabezia orokorraren eta maskulinoaren kasuan, bazterketa sozialen

zentraltasuna errefusapen galdesortetan berrestearekin batera, karakterizazio

galdesortetan eta gogora-ekartzeko galderetan elementu garrantzitsutzat hartu da.

Langabezia femeninoaren kasuan, berriz, bazterketa sozialaren zentraltasuna argi

geratu bada ere, aipatu beharra dago karakterizazio galdesortetan ikasleen arteko

banaketa bat eman dela.

Laburbilduz, langabezia orokorrak, maskulinoak eta femeninoak elementu

komunak partekatzen dituztela esan daiteke. Errefusapen galdesortetan langabezia

maskulinoan eta femeninoan elementu berdinen zentraltasuna berretsi denez,

langabezia maskulinoa eta femeninoa gune zentral beraren inguruan antolaturik

daudela esan daiteke. Bestalde, langabezia maskulinoaren eta femeninoaren arteko

desberdintasunak agerian jarri dira. Desberdintasun hauek genero-asimetriari

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!