26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

262

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

galderetan egindako analisi-maila ezberdinetan, bai langabezia orokorrean, bai

maskulinoan bai eta femeninoan ere, Lanarekiko Harremanaren zentraltasuna argia

da. Azkenik, bazterketa sozialaren zentraltasuna, langabezia maskulinoan eta

femeninoan errefusapen galdesortetan berresteaz gain, karakterizazio galdesortetan

elementu karakteristikotzat hartzen da eta gainera, gogora-ekartzeko galderetan

bazterketaren arazoa argi aipatzen da, lehen lekuetan ez bada ere.

Irungo ikasleen kasuan, gogora-ekartzeko galdesortetan, langabezia orokorra

enplegurik gabe egotea da eta egoera honek ondorio ezberdinak dakartza, maila

ekonomikoan batik bat. Langabezia Maskulinoa, era berean, langabeziaren definizio

instituzionalean, dakartzan zailtasunetan eta dimentsio familiarrean izan ditzakeen

ondorioetan antolatzen da. Hau da, gizon langabetua, enplegurik gabe dagoen eta

enplegua bilatzen duen gizona da. Gainera, langabeziaren egoerak zailtasunak

dakarzkio bai maila ekonomikoan bai eta maila familiarrean ere. Bestalde, aipagarria

da langabezia maskulinoaren kasuan kausalitate indibidualenganako egiten diren

aipamenak, lehen koadrantean azaltzen den “vago” hitzarekin irudikatzen dena.

Langabezia femeninoa langabeziaren definizio instituzionalaren inguruan eta

langabezian egoteak dakarzkin zailtasunetan antolatzeaz gain, generoko

bereizitasunean oinarritzen da. Hau da, batetik, emakumeenganako ematen den

diskriminazioa aipatzen da eta bestetik, dimentsio familiarrak indarra hartzen du,

emakumeak tradizionalki bete izan dituen rolak azpimarratuz.

Aix-en-Provence-ko eta Baiona-Bidarteko ikasleekin gertatzen den moduan,

Irungo ikasleek langabezia femeninoaren eta maskulinoaren aurrean emandako

erantzunetan, genero-asimetria nabarmena da. Dimentsio familiarrean adibidez,

gizona familiaburutzat jotzen da, maila ekonomikoan behinik behin. Emakumea,

aldiz, etxeko lanen eta haurren zainketara dedikatua irudikatzen da. Hala ere,

etxekoandre irudiarekin batera, emakumeek pairatzen duten diskriminazioa

agertzen da. Hau da, diskriminazioa dela eta gizonezkoek baino zailtasun gehiago

omen dituzte, enplegua bilatzerakoan, besteak beste.

Gogora-ekartzeko datuekin burututako analisi kategorialetan, langabezia

orokorra Lanarekiko Harremanaren, Alderdi Ekonomikoen eta Pribazioaren

inguruan antolatzen da. Hiru kategoria hauek kategoria partekatuenak eta

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!