26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

124

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

2. Zailtasunen dimentsioa azaleraziz, “difficultés” eta “problèmes” hitzak

daude. Langabezia, egoera zailtzat definitzen da, maila desberdinetan. Baina

batez ere, alderdi ekonomikoa nabarmentzen da, “difficultés financières” eta

“problèmes d´argent” bezalako adierazpenekin.

3. Dimentsio ekonomikoan, bi maila bereiz daitezke. Batetik, zailtasun

ekonomikoak, “financiers” eta “argent” hitzekin (“problemes financiers”,

“difficultés financières”, “pas d´argent”, “manque d´argent”) eta bestetik,

pobreziarekiko lotura egiten da, “precarité” hitzarekin.

4. Pribazioaren dimentsioan, “pas” eta “manque” hitzak daude. Pribazioa

elementu ezberdinekin lotzen da. Besteren artean, lanarekin (“pas de

travail”,) diruarekin (“pas d´argent”, “manque d´argent”) eta alderdi

indibidualekin (“manque de motivation”).

Langabezia orokorraren kasuan, gunea langabeziaren definizio

instituzionalean eta suposatzen dituen arazo eta ondorioen inguruan egituratzen da.

Hau da, batetik langabezia enplegurik gabe egotea da (“être sans emploi”) eta

enpleguaren bilakuntza suposatzen du (“à la recherche d´un emploi”) eta bestetik,

langabezian egoteak zailtasun eta ondorio batzuk dakartza, maila ekonomikoan

batik bat.

Azalaldea

Azalaldean daude hainbat hitz gune zentralean identifikatutako lau

dimentsioekin bat egiten dute:

- Lanarekiko harremanaren barnean, alderdi deskribatzailea aberasten hitz

hauek daude: “chômage”, “chômeur”, “activité”, “inactivité”, “inactif”,

“licenciement”. Lanaren alderdi aktiboa nabarmenduz, berriz, “trouver”

hitza dago.

- Zailtasunen dimentsioarekin bat, “ennuis” hitza ageri da.

- Alderdi ekonomikoaren barnean, batetik “revenu”, “rémunération” eta

“salaire” hitzak dauzkagu eta bestetik eskasian arreta ipiniaz, “galère”,

“pauvreté” eta “misère” hitzak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!