26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ONDORIOAK ETA EZTABAIDA

Orain arte ikusitakoaren arabera, hitzen bidezko analisi lexikografikoan,

langabezia orokorraren, maskulinoaren eta femeninoaren baitan funtsezko elementu

bezala enplegu eza eta langabeziak dakartzan zailtasunak aurkitu izan dira, maila

ekonomikoan batez ere. Era berean, kookurrentzia indizearekin burututako

similitude analisietan, hiru estimuluen aurrean lanaren dimentsioaren zentraltasuna

agerian jarri da. Oinarrizko elementu hauetaz gain, langabezia maskulinoa eta

femeninoa bereizten dituzten elementuak ere nabarmendu dira. Langabezia

maskulinoaren kasuan adibidez, alderdi Indibidualak azpimarratzen diren bitartean,

langabezia femeninoan berriz, dimentsio Familiarra nabarmentzen da.

Karakterizazioko galdesortetan, langabezia orokorra, hiru elementurekin

ezaugarritua agertzen da. Langabeziak bazterketa sozialari bide ematen dio,

estutasuna, estresa sortzen du eta arazo ekonomikoak dakartza. Langabezia

maskulinoa bi elementurekin ezaugarritzen da. Gizon langabetua sozialki baztertua

dago eta arazo ekonomikoak ditu. Era berean, langabezia femeninoa bi

elementurekin ezaugarritua azaltzen da. Emakume langabetuak estutasuna, estresa

sentitzen du eta arazo ekonomikoak ditu. Bestalde, aipatzekoa da, diploma gabeziak

langabezia orokorrean, maskulinoan eta femeninoan, ikasleen arteko banaketan

eragiten du. Hiru estimuluen aurrean -langabezia orokorra, langabezia maskulinoa

eta langabezia femeninoa- arazo ekonomikoak nabarmentzen dira. Langabezia

orokorrean, gainera, bazterketa soziala eta estutasuna azpimarratzen dira.

Langabezia maskulinoaz jarduterakoan, indarra bazterketa sozialean jartzen da eta

langabezia femeninoaz jarduterakoan, berriz estutasunean.

Azkenik, errefusapen galdesortetan langabezia maskulinoan eta femeninoan

elementu zentral berdinak berretsi dira. Hau da, langabetuak, emakumezkoa nahiz

gizonezkoa izan, arazo ekonomikoak dauzka, sozialki baztertua sentitzen da eta

enplegua bilatzen du. Hala ere, zenbait berezitasun aurkitu dira errefusapen

galdesorta maskulinoaren eta femeninoaren artean. Errefusapen maskulinoan

elementu zentraletatik gehien aldentzen den estatusa jabearena da eta errefusapen

femeninoan langabetuaren estatusetik gehien aldentzen den estatusa

etxekoandrearena da. Datu hauek, kasu maskulinoan eta kasu femeninoan estatusen

arteko ñabardurak azaltzeaz gain, langabezia femeninoaren inguruko gogora-

257

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!