26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ONDORIOAK ETA EZTABAIDA

Maskulino/Femenino oposaketak ohiko thêma osatzen dute (Markova, 1999).

Objektua oposaketa honetako zein muturrekin bat datorrenaren arabera, desberdin

zehaztuko da. Eremuaren eraginez azalaldeko elementuak birbanatzen dira, gunea

aldatu gabe. Thêmaten artean, generoak thêma garrantzitsua osatzen du baliabide

ideologiko moduan, pentsamendu sozialaren antolakuntza eta adierazpena

zeharkatu eta elikatzen baitu. Baina, hala ere, ez du objektu berdinen irudikapen

desberdinak definitzen, baizik eta objektuak modulatu, egokitu, deklinatu eta

interpretatu egiten ditu. Honela, zenbait elementu agerian jartzen ditu eta beste

zenbait desaktibatzen ditu, gune zentrala aldatu gabe (Flament eta Rouquette,

2003b). Arrazonamendu honen arabera, langabezia femeninoa eta maskulinoa

langabeziaren irudikapenaren baitan kokatuta leudeke. Enpleguaren bilakuntza

funtsezko elementua izanik, gunea lanarekiko harremanaren inguruan antolatua

dago eta genero-eremu efektuaren eraginez, langabezia femeninoa eta maskulinoa

elkarren artean bereiziak leudeke. Kasu femeninoan, arazo ekonomikoek indarra

galtzen dutela eta kasu maskulinoan bestalde, bikotean sortu daitezkeen tentsioak

azpimarratzen direla esan daiteke. Arazo ekonomikoei zehazkiago helduz, hau da,

langabezia maskulinoan aurkezten duten zentraltasuna eta langabezia femeninoan

galtzen duten indarra azaltzeko, aintzat hartu beharra dago, gizon langabetuak

halabeharrez arazo ekonomikoak dauzkala, arazo ekonomikorik ez badu, ez baita

langabetutzat jotzen. Langabetua emakumea bada, ordea, beharrezkotasuna aldatzen

da, ez baita benetako langabetutzat jotzen. Berriki, Flament, Guimelli eta Abric-ek

(2006), irudikapen objektu femeninoen eta maskulinoen arteko harremanari heldu

diote, lan femeninoari eta maskulinoaren arteko harremana aztertuz. Autoreek lan

femeninoa eta lan maskulinoa lanaren irudikapen sozialaren baitan kokatzen dituzte.

Lan femenino eta lan maskulinoaren artean aurkitzen dituzten moldaera ezberdinek

irudikapenaren adierazpenean jokatzen dutela ondorioztatzen dute. Hau da,

irudikapenean aldaketarik ez dagoela azpimarratzen dute. Rateau-ren (1995) ideiekin

bat eginez, elementu zentralen arteko hierarkia bat onartzen dute, hau da, elementu

nagusiak eta laguntzaileak. Elementu nagusiek irudikapen-objektu orokorra

ezaugarritzen dute eta elementu laguntzaileek objektuaren azpi-kategoriekiko

espezifikoak dira. Lanaren irudikapenean adibidez, Flament-ek (2001) elementu

zentrala antzemateaz gain, hau da, ordainsaria, lan maskulinoaren kasuan elementu

267

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!