26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

96

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

bereizteko nahikoa izan direnez eta gainera, test estatistiko egokiren faltan, gure

kasuan, % 70eko mozketa puntua erabiliko da. Hau da, Chi 2 moduko indize

estatistiko batekin “Beharbada Ez” eta “Ziur asko Ez” erantzunen proportzioa,

zorizko esleipen batetik desberdintzen diren elementuak zentraltzat joko lirateke

(Moliner, 1995), hau da 50/50 banaketa batetik desberdintzen direnak. Zalantzan

jartzen den elementuaren errefusapen maila, % 100eko teorikoarekin konparatu

beharra dago eta Chi 2 formulan, zatikizuna 0-rekin burutu beharko genuke (Milland,

2001). Bestalde, zenbait autorek lortutako errefusapen portzentajea % 100

errefusapen teorikoarekin konparatzen dute, banaketen konparaketarako

Kolmogorov-Smirnov-en testa erabiliaz (Moliner eta Vidal, 2003; Rateau, 2002). Test

honek, distantzia maximo bat kalkulatzen du, partehartzaile kopuruaren eta

esanguratsutasun mailaren arabera aldakorra dena. Rateau-ren lanean adibidez, item

bat zentraltzat jotzeko % 80ko errefusapen maila batekin nahikoa da (n = 48 eta

.05eko esanguratsutasunarekin). Test honek, talde handiekin aplikatzerakoan, gero

eta errefusapen maila altuagoa eskatzen du. Hau da, 125eko pertsona talde batean

adibidez, esanguratsutasun maila .05ean mantenduz, % 88ko errefusapena beharko

litzateke itema zentraltzat jotzeko. Harreman sinboliko baten existentzia

identifikatzeko dauden arazoen aurrean beraz, gure ikerketan errefusapen

galdesorten datuen azterketarako % 70eko errefusapen maila erabili da.

3. PROZEDURA ETA PARTEHARTZAILEAK

Langabeziaren aurrean gazteak bereziki kalteberak agertzen dira eta are

gehiago emakume gazteen kasuan, oraindik ere ematen den lanaren banaketa

sexuala dela eta. Gure ikerketan, lanbide heziketako ikasketak jarraitzen dituzten

gazteek (emakumezkoak eta gizonezkoak) langabezia nola irudikatzen duten aztertu

nahi izan da, bereziki emakumeen langabeziaren aurrean dituzten iritzi eta

pentsamoldeak jasotzearren. Era berean, ikerketa honetan bi Estatu desberdinetako

ikasleek langabeziaren inguruan duten irudikapena aztertu da. Batetik, Frantziako

Estatuari loturik bi talde dauzkagu, Aix-en-Provence eta Baiona eta Bidarteko

ikasleak (aurrerantzean Baiona-Bidart taldea) eta bestetik, Espainiako Estatuari

loturik, talde bat Irungo ikasleekin.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!