26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

144

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

laginek, lehen periferian baztertze soziala aipatzen dute eta Irungoek berriz ez.

Elementu honekiko desberdintasuna ere, langabezia maskulinoaren eta

femeninoaren kasuan emango da. Gainera, Errefusapen galdesortetan lortutako

emaitzen arabera (ikus ikerketaren emaitzak ataleko 4.4. puntua), Aix-en-provenceko

eta Baiona-Bidarteko ikasleen kasuan ez bezala, Irungo ikasleek bazterketa soziala ez

dute langabeziaren irudikapenean elementu zentraltzat jotzen. Guzti honetan

zeresanik izan dezake historikoki estatu bakoitzean babes sozialerako sistemak izan

duen garapenak (Rodríguez de Las Heras, 2003). Ildo honetan kontutan hartzekoa da

bazterketa sozial kontzeptuaren erabileraren jatorria, Frantzian hirurogeita

hamargarren hamarkadan izandako eztabaida ideologiko eta politikoan kokatu

behar dela (Abrahamson, 1997).

Langabezia maskulinoaren kasuan, hiru laginetan elementu antolatzaile

berdinak aurkitu dira. Gizon langabetua, enplegurik ez duen eta enplegua bilatzen

duen gizona da. Langabezian egoteak, arazo eta zailtasun ezberdinak dakarzkio,

maila ekonomikoan, indibidualean eta familiarrean.

Langabezia femeninoaren kasuan, hiru laginetan elementu antolatzaile

berdinak aurkitu dira. Emakume langabetua, enplegurik ez duen eta enplegua

bilatzen duen emakumea da. Langabezian egoteak, arazo eta zailtasunak dakarzkio

maila ezberdinetan, ekonomikoan besteak beste. Elementu hauek, langabezia

orokorraren kasuan eta langabezia maskulinoaren kasuan ere aurkitutako

elementuak dira. Emakume langabetuen kasuan ordea, elementu bereizgarriak

aurkitu dira hiru laginetan. Batetik, emakumeen rol tradizionala azaleratu da eta

bestetik, gizartean emakumeek pairatzen duten diskriminazioa nabarmendu da.

2.3. ANALISI KATEGORIALA

Analisi prototipikoan, maiztasun minimo bateko hitzak aztertzen dira.

Analisi kategorialean berriz, partehartzaileek emandako hitz guztiekin lan egiten da.

Hala ere, sortutako kategoriak "gogora-ekartze" galdesortetan lortutako datuetatik

eratortzen dira, dimentsio gehienak analisi prototipikoan identifikatuak izan

direlarik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!