26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

256

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

Bestalde, kontutan hartzekoa da prestakuntzak, formazioak aurkezten duen

garrantzia. Izan ere, langabetua, neurri batean, formaziorik gabeko pertsona dela

esaten baita. Langabezia femeninoari dagokionez, enplegurik ez duen eta zailtasun

ekonomikoak bizi dituen emakumea da baina, era berean, zenbait berezitasun

aurkezten ditu, generoarekiko asimetriaren arabera egituratua baitago. Hau da,

emakume langabetuaren kasuan, zailtasunak emakumea izanagatik areagotzen dira,

emakumeek bizi duten diskriminazio egoera nabarmenduz, baina bestetik,

emakumea izanagatik arintzen dira, beti ere emakumearen rol tradizionala

bereganatzea izango baitu. Langabeziaren aurrean, estereotipo tradizionalak

indartzen direla esan daiteke, gizonaren kasuan langabeziak familia osoa aztoratzen

duen bitartean, emakume langabetuaren kasuan, familia egitura tradizionala

sendotzen baita.

Bestalde, gogora-ekartzeko datuekin burututako analisi kategorialetan,

langabezia orokorraren kasuan, kategoria partekatuenak eta lehentasunez

adierazitakoak Lanarekiko Harremana, Alderdi Ekonomikoak eta Prestazio Sozialak

dira. Irudikapen sozialean jokatzen duten papera zehazteko, kookurrentzia

indizearen bidez burututako similitude analisietan, langabezia orokorra, Lanarekiko

Harremanaren eta Alderdi Ekonomikoen inguruan antolatzen da. Bi kategoria hauek

partekatuenak izateaz gain, kategoria konexuenak dira. Hau da, bi dimentsio hauek

dira beste kategoriekin lotura gehien mantentzen dituztenak, beraien artean ere

lotura estua mantentzen dutelarik. Langabezia maskulinoaren kasuan, kategoria

partekatuenak eta lehentasunez adierazitakoak, Lanarekiko Harremana, Alderdi

Ekonomikoak eta Alderdi Indibidualak dira, gainera kookurrentzia indizearen bidez

burututako analisiaren arabera, beste kategoriekin lotura gehien mantentzen

dituzten kategoriak dira. Langabezia femeninoaren kasuan, kategoria partekatuenak

eta lehentasunez adierazitakoak, Lanarekiko Harremana, Familia eta Alderdi

Sozialak dira. Kookurrentzia indizearen bidez burututako analisien arabera,

langabezia femeninoa, Lanaren eta Familiaren inguruan antolatzen da. Bi dimentsio

hauek, beste kategoriekin lotura gehien mantentzen dituztenak dira eta, gainera,

beraien artean ere lotura estua mantentzen dute.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!