26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

18

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

3. Inferentziarako presioa: objektuak suspertzen duen interesa eta harreman

sozialetan duen pisua dela medio, maila sozialean inferentziarako presioa

egiten da. Objektuaren inguruan komunikatu beharra dago, iritziak, jarrerak

eta jokaerak hartu.

Moscovici-k aipatzen dituen hiru baldintza hauek orokorrean onartuak

badira ere, irudikapen sozialaren sorreraren inguruko lanak eskasak dira eta beraz

planteamendu honen baliozkotasuna edota hiru baldintza hauen nahikotasuna

neurri batean frogatu gabea da (Roussiau eta Bonardi, 2001).

Flament eta Rouquette-ek (2003b), beste maila batetan, zerbait irudikapen

objektu izateko gutxieneko bi baldintza eman behar direla adierazten dute:

agerikotasun sozio-kognitiboa eta objektuarekiko praktika. Agerikotasun sozio-

kognitiboari dagokionez, batetik , objektuak kontzeptu funtzioa bete behar du, hau

da, objektuak abstrakzio maila bat izan behar du, bertan objektu partikular multzo

bat biltzen delarik eta, bestetik, elkartrukatutako komunikazioetan maiz erreferentzia

egin behar zaio. Bestalde, irudikapen soziala eratzeko objektuarekiko praktika

komunak egon behar dira (praktika kontzeptuaren inguruko zehaztapen gehiago,

ikus hurbilpen teorikoko 3.1.2. puntuan).

2.3.3. Sorrerako prozesuak

Irudikapen sozialak errealitatearen elaborazio psikologiko eta sozialaren

prozesu eta produktutzat har daitezke (Roussiau eta Bonardi, 2001). Irudikapen

sozialen edukia anitza da. Irudikapen sozialek hainbat informazio, sinesmen, iritzi

eta jarrera multzo egituratua osatzen dute (Abric, 1996a). Irudikapen sozialak

sozialki landutako eta beraz, sozialki desberdindutako eraikuntza kognitiboak dira

(Flament eta Rouquette, 2003a). Hau dela eta, irudikapen sozialen sorrerari eta

abiarazteari dagokionez, oinarri soziologikoa aintzat hartzea beharrezkoa da.

Irudikapen sozialak komunikazio prozesuekin eta gizarteratze moduekin

elkarloturik ulertu behar dira. Irudikapen sozialen bidezko hurbilpenak gizataldeek

errealitateaz nola jabetzen diren ulertzera garamatza.

Irudikapen sozialen sorrerari dagokionez, Moscovici-k (1961/1976) bi

oinarrizko prozesu aipatzen ditu: objektibazioa eta ainguraketa. Bi prozesu hauei

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!