26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ikustera:

102

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

Goazen bada, 1. Galdesortaren eta 2. Galdesortaren ezaugarriak zehazkiago

1. Galdesorta

1. Galdesortak bi modalitate aurkezten ditu, A. eredua eta B. eredua. Bi

ereduetan galdera berdinak daude, baina galderak aurkezteko ordena desberdina da.

Bi kasuetan lehendabizi langabezia orokorraren inguruko galdera planteatzen da eta

ondoren, langabezia maskulinoari buruz edota langabezia femeninori buruz. A.

ereduan lehendabizi langabezia femeninoari buruzko galdera erantzun behar dute

eta ondoren langabezia maskulinoaren inguruko galdera. B. ereduan, alderantziz,

langabezia orokorraren galdera ondoren, langabezia maskulinoaren inguruko

galdera erantzun behar dute eta azkenik langabezia femeninoaren inguruko galdera.

Behin galderen ordena azalduta, galdesorta osatzen duten hiru atalak

azalduko dira. Lehenengo atalean hiru gogora-ekartzeko galdera daude, langabezia

orokorra, langabezia femeninoa eta langabezia maskulinoari buruz. Bigarren atalean,

bost karakterizazio galdera daude, hiru karakterizazio galdesorta “klasiko”,

langabezia orokorrari, langabezia femeninoari eta langabezia maskulinoari buruz eta

bi galdesorta ordezkapen teknikarekin, langabezia femeninoari buruz (A. ereduan

lehenengo Feminista eta gero Ugazabaren lekuan jarrita eta B. ereduan lehenengo

Ugazaba eta gero Feminista baten lekuan jarrita). Hirugarren atalean sei errefusapen

galdesorta daude, hiru emakume protagonistarekin eta beste hiru gizon

protagonistarekin. Zentraltasunaren kontrola honako itemetan egin da: arazo

ekonomikoak, bazterketa soziala eta enpleguaren bilakuntza.

2. Galdesorta

2. Galdesortak bi modalitate aurkezten ditu, eredu femeninoa (aurrerantzean

F. eredua) eta eredu maskulinoa (M. eredua).

F. ereduan bi gogora-ekartzeko galdera planteatu dira, bata langabezia

orokorrari buruz eta bestea langabezia femeninoari buruz. Lau karakterizazio

galdesorta, bi galdesorta klasiko, langabezia orokorrari eta langabezia femeninoari

buruz eta bi karakterizazio galdera ordezkapen teknikarekin, langabezia femeninoari

buruz (Ugazabaren lekuan jarrita eta Feminista baten lekuan jarrita). Azkenik, hiru

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!