26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

264

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

Karakterizazio galdesortetan, langabezia orokorra hiru elementurekin

ezaugarrituta agertzen da. Langabeziak estutasuna, estresa sortzen du, arazo

ekonomikoak dakartza eta edozein lan onartzera darama. Langabezia maskulinoa,

lau itemekin ezaugarritua agertzen da. Gizon langabetuak, estutasuna, estresa

sentitzen du, arazo ekonomikoak ditu, egoerak edozein lan onartzera darama eta

gainera bikotean tentsioak izan ditzake. Beraz, langabezia maskulinoan, langabezia

orokorra ezaugarritzen duten hiru elementuez gain, pertsonarteko harremana

agertzen da, bikotekidearekikoa hain zuzen. Langabezia femeninoa, bi itemekin

ezaugarritua agertzen da. Emakume langabetuak estutasuna, estresa sentitzen du eta

arazo ekonomikoak dauzka. Gainera edozein lan onartzea elementu ezaugarritsutzat

hartu ez bada ere, ikasleen ia erdiak karakteristikotzat jo duela kontutan hartu

beharra dago. Hiru kasuetan, langabezia orokorrean, maskulinoan eta femeninoan,

estutasuna, estresa sentitzea eta arazo ekonomikoak izatea elementu ezaugarritsuak

dira.

Errefusapen galdesortetan gizon langabetuaren kasuan, enpleguaren bilaketa

eta arazo ekonomikoak elementu zentraltzat jotzen dira. Bazterketa soziala, ordea, ez

da funtsezko elementutzat jotzen. Langabezia femeninoaren kasuan, enpleguaren

bilaketaren zentraltasuna soilik berretsi da. Hau da, gizon langabetua enplegua

bilatzen duen eta arazo ekonomikoak dauzkan gizona da, emakume langabetua

berriz, enplegua bilatzen duen emakumea da. Beraz, gizon langabetuaren eta

emakume langabetuaren artean elementu komuna enpleguaren bilaketa da.

Errefusapen galdesorten bidez lortutako informazio hau gogora-ekartzeko

galderetan lortutako informazioarekin erkatuz gero, argi dago lanaren dimentsioak

funtsezko papera betetzen duela. Analisi lexikografikoan adibidez, langabetua

enplegurik ez duen eta enplegua bilatzen duen pertsona da. Era berean, analisi

kategorialean lanarekiko harremana funtsezko dimentsioa da, bai langabezia

orokorrean, bai maskulinoan bai eta femeninoan ere. Arazo ekonomikoei helduz,

langabezia maskulinoaren kasuan, gogora-ekartzeko galderetan eta karakterizazioko

galdesortetan elementu garrantzitsutzat jotzen da, dimentsio ekonomikoaren pisua

langabeziaren irudikapenean agerian jarriz. Bestalde, langabezia femeninoan,

errefusapen galdesortetan arazo ekonomikoen zentraltasuna berretsi ez bada ere,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!