26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

10

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

funtzionamendu soziala du aztergaitzat. Izan ere, irudikapen sozialak, taldeek

partekaturiko eta egituraturiko eguneroko errealitatearen eraikuntzari esanahia

emateaz gain, sozialki sortutako eta sozialki barreiatutako ezagutza-moduak dira.

Irudikapen sozialak ezagutza praktiko eta sozialak dira, errealitatea

antzemateko, interpretatzeko eta berreraikitzeko (Elejabarrieta, 1991). Irudikapen

sozialen bidez, pentsamendu sozialaren eraikuntza-prozesuak aztertu daitezke eta

era berean, gizakiek edota taldeek munduarekiko duten ikuspegira hurbildu. Izan

ere, ezagutza arruntaren bidez, jendeak jokatu eta objektu sozial ezberdinen aurrean

kokatzen da. Irudikapen sozialen analisiak aldi berean psikologiko eta sozialak diren

fenomenoak azaltzera darama eta Moscovici-ren esanetan (1984), “begirada

psikosoziala” martxan jartzen du. Irudikapen sozialen teoriak ikuspuntu

psikosoziologiko berria ezartzen du, gertaera sozialen ezagutzan, izaeran, jatorrian

eta gizabanakoengan, taldeengan eta testuinguru sozialean dituen ondorioen

azterketarako (Valencia eta Elejabarrieta, 2007). Irudikapen sozialen teoria gizarte

modernoetako gertaera psikosozialak ikasteko kontzeptu eta ideien marko

psikosozial gisa hartu daiteke. Teoria honi jarraiki, gertaera eta prozesu

psikosozialak modu egokian ulertzeko, egoera historikoetan, kulturaletan eta makro-

sozialetan barneraturik aztertu behar dira. Marko teoriko honetan, gaur egungo

psikologia sozialean nagusi diren teoria eta fokapenen hutsuneak gainditu nahi dira,

izan ere, teoria horiek indibidualismo metodologikoan eta funtzionalki subjektua eta

objektua bereizten dituen epistemologia batean oinarritzen dira (Valencia eta

Elejabarrieta, 2007).

Irudikapen sozialen teorian sakontzeko helburuarekin, hurrengo orrialdeetan

lehenik eta behin Moscovici-ren teoriak izandako eragin teorikoei helduko zaie,

ondoren Moscovici-k proposatutako eredu triadikoaren oinarriak azaltzeko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!