26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

56

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

gainbehera hasi zen. Produkzioa maila handiagoetan antolatzen hasi zen eta

produkzioa eta etxebizitza elkarren artean banandu ziren. Emakumeak industrietatik

baztertuak izan ziren. Ezkonduak zeuden emakumeak, etxean, etxeko lanak

burutzen gelditu ziren. Hala ere, emakume askok, beharrak bultzatuta, industria

kapitalistan lana aurkitu zuten, gizonekiko posizio desabantailatsuan, ordea

(Hartmann, 1994).

Gaur egungo gizartean, XVIII. mendezgeroztik, lanak izaera sozial nagusia

hartu du. Gizarte kapitalista eta liberalak gizabanakoarekiko ikuspegi berri bat ekarri

zuen. Gizabanakoa, estamentuen arabera sailkatzetik, aberastasuna sortzeko duen

gaitasunaren arabera sailkatua izatera pasa zen. Lana eta lanbidea ez dira kategoria

ekonomiko soilak, gizabanakoaren izaeran funtsezkoak bihurtu dira.

Lanak ekonomiarekin eta aberastasunarekin duen harremanaren inguruko

lehendabiziko hausnarketak Locke filosofoak dakartza. Filosofo Britainiar honen

arabera, gizakiaren lanak jabego pribatua sortu zuen. Hau da, egoera naturalean

ondasun komunak daude eta lanak jabego pribatua sortzen du, jabegoa lanaren

fruitu moduan legitimatzen delarik (Locke, 1996). Lanaren zentraltasuna

kapitalismoarekin bat egiten ez zutenen artean ere aurkitzen da. XIX. mendean, lana

gizakiaren jardueraren eredu bihurtu zen, gizakiaren zerizana. Ideia hauek sozialista

teorikoek ere defendatzen zituzten, bai utopikoek (Proudhon, Owen, Fourier, Saint-

Simon, e.a), bai zientifikoek (Marx eta Engels buru). Lan industrialak kutsu

alienatzailea zuen, izan beharko zukeena desitxuratzen baitzuen. Sozialismoaren

helburua, lanaren kontzepzio ideala lortzea zen, gizakiaren berezko esentzia baitzen.

Proudhon-en arabera, lana erregimen sozialaren oinarria zen eta jabego pribatuari

kritika zorrotza egiten zion (Proudhon, 1970). Marx-ek, bere aldetik, lana orden

sozial berriaren oinarri zelako ideian sakondu zuen. Lanaren kontzeptua gizakiaren

esentzia moduan eraiki zen eta garai hartan ematen zen lan alienatzailearekin

kontrajarri zuen. Bestalde, Kristautasunak ere lanaren zentraltasuna bultzatu zuen,

katolizismo sozialaren bidez, gizakien askatasuna lanaren eskutik etorriko zela

aldarrikatuz (Bedarida, 1965).

Mendebaldeko gizarteak berea egin du lanarekiko miresmena. Hala ere,

modernizazioa ez da prozesu automatikoa izan eta erantzun eta jarkierak izan dira.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!