26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

58

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

Estatuak ekonomiarekiko dituen funtzioen aldaketa XIX. mende bukaeran eta

XX. mende hasieran hasi zen, baina benetako sendotzea II. Mundu gerraostean eman

zen. Prozesu honetan, salbuespen nagusiak herrialde iberiarrak ditugu, Espainia eta

Portugalek diktadura bizi baitzuten (Moreno, 2003). Ongizate Estatua finkatzean,

enplegu politikak ez ziren soilik segurtasun sarera mugatzen, lan merkatua arautzen

zuten eta Estatua bera bihurtu zen enplegu sortzaile garrantzitsua. Ongizate Estatua,

enplegu betean eta langile maskulino produktiboan oinarritzen da (Esping-

Andersen, 1996). Rolen banaketa argia eman zen, gizona soldatapeko lanaz

arduratzen zen, familia-burutzat hartuta, eta emakumea, etxeko lanean eta ugalketan

murgiltzen zen. Enplegu betea Ongizate Estatuaren ardatza zen, bere

funtzionamendu egokia ahalbidetzen zuen eta eskubide sozialen elementu

bermatzailea. Enplegua ez zen soldata soilik lortzeko bidea, Ongizate Estatuan

eskubide sozialak eskuratzeko giltza bihurtu zen (Moreno, 2003).

Ongizate Estatuan, langile-kultura gainbehera joan zen, batez ere klase

kontzientziari eta pertenentzia-taldeari dagokionez. Lanaren balioa, identitatearen

ardatz nagusi bezala, bere zentraltasuna galtzen joan zen. Kontsumoa gizartearen

ardatza da. Helburua, soldata altua lortzea da, kontsumorako baliabideak izatearren.

Langile kulturatik kontsumismoan oinarritutako gogobetetze kulturara (Galbraith,

1992) pasa gara. Gizarte ekoizle izatetik gizarte kontsumitzaile izatera pasatzerakoan,

aldaketa sozial garrantzitsuak eman dira. Enplegurako arau berriak ezarri dira,

konpromiso motz eta ahuletan oinarrituak. Gizarte kontsumistak lana bere izaera

instrumentalean baloratzen du (Castillo, 1989). Enplegua kontsumitu ahal izateko

bidea bihurtu da eta bere balio sinboliko edo identitarioa bigarren mailan geratu da.

Kontsumoak gizabanakoari gizartean lekua izateko aukera ematen dio eta enpleguan

edota klase sozialean oinarritutako identitateak gainditzen ditu. Erreferentzia puntu

berriak kontsumoa eta indibidualismoa dira. Egoera honetan, arazoa kontsumoaren

munduan sartu ezin denean, baliabide faltarengatik, ematen da (Moreno, 2003).

Bestalde, gaur egungo gizarteak enplegurik gabe dauden pertsonak mespretxatu eta

baztertzen ditu (Aizpuru eta Rivera, 1994). Era berean, lan merkatutik kanpo

daudenen aldetik, langabezia estrukturalaren hazkunde eta finkatze garaian, lanak

balio handiagoa hartzen du, lana auto-estimarako eta errekonozimendu sozialerako

faktore bilakatuz. Hala ere, Aizpuru eta Rivera-ren esanetan (1994), lanaren izaera

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!