26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HURBILPEN TEORIKOA

langabeziaren irudikapen soziala aztertzeko erabilitako hurbilpena. Hain zuzen,

Abric-ek proposatutako Gune Zentralaren Teoria.

Gune Zentralaren Teoria, irudikapen sozialaren osagaien arteko elkarren

arteko menpekotasunean oinarritzen da (Guimelli, 1995). Objektu baten irudikapen

soziala aztertzerakoan, beharrezkoa da edukiaz gain, barne antolakuntza eta egitura

aintzat hartzea. Proposamen teoriko honek inplikazio metodologiko garrantzitsuak

dakartza. Banchs-en (2000) esanetan, hurbilpen hau irudikapen sozialen egitura

identifikatzeko metodologien garapenean esfortzu berezia egiten du, irudikapenen

egituraren funtzioak garatzearekin batera.

Ikus ditzagun, bada, Gune Zentralaren Teoriaren oinarriak eta oinarri teoriko

hauei jarraiki proposatzen diren baliabide metodologikoak.

2.4.1. Irudikapen sozialen egitura

Abric-en (1976, 1987) lanetan dugu Gune Zentralaren Teoriaren (GZT)

jatorria. Gune zentralaren ideia, hein batetan, Moscovici-k (1961/1976) garatutako

gune figuratiboaren ideia jarraitzen du (Abric, 1994a). Bi elementu hauek, gune

figuratiboak eta gune zentralak, objektibazio prozesuaren produktu badira ere,

prozesu honetako bi alderdi desberdinei heltzen diete. Gune figuratiboak

objektibatutako edukien aspektu ikonikoari heltzen dio, gune zentralak, berriz,

irudikapen sozialen edukiek hartzen duten egiturari heltzen dio (Wagner eta

Elejabarrieta, 1994). Gainera, abstrakzio mailan ere bai desberdintzen dira (Milland,

2001). Hau da, gune zentralak neurri batean irudikapen objektuaren markoa

gainditzen duela esan daiteke, jatorria objektuaz harantzagoko balioetan izanik

(Abric, 1994a).

Irudikapenaren gune zentrala irudikapenari esanahia eta koherentzia ematen

dion elementu-multzoak osatzen du. Hau da, irudikapenaren gune zentrala

irudikapenaren egituraren eta izaeraren oinarria da (Abric, 1987). Abric-en esanetan

irudikapen soziala, antolatutako eta egituratutako elementu-multzoa da. Egitura

honetan, irudikapena osatzen duten elementuak ez dira baliokideak, hierarkia bat

jarraitzen dute eta zenbait elementuk (gune zentrala osatzen dutenak) paper nagusia

dute. Funtsean, irudikapen sozial batetan bi osagai mota bereiz daitezke elkarren

21

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!