26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

IKERKETAREN EMAITZAK

kasuan alderdi ekonomikoak eta sortarazten dituen arazoak gizonezkoek baino

gehiago azpimarratu. Bestalde, langabezia femeninoaren kasuan emakumezkoek

zailtasunak gehiago nabarmentzen dituzte eta langabezia maskulinoaren kasuan

“encontrar” eta “familia” hitzak.

Laburbilduz, Irungo ikasleek hiru gogora-ekartzeko galderen aurrean

emandako erantzunak, dimentsio partekatuak aurkeztu dituzte hiru objektuetan,

langabezia orokorrean, langabezia maskulinoan eta langabezia femeninoan.

Hiruretan langabezia, lanarekiko harremanean eta dakartzan zailtasunetan, batez ere

dimentsio ekonomikoan, antolatzen da.

Langabezia, enplegurik gabe eta enpleguaren bilakuntza suposatzen du,

egoerak dakarzkin zailtasun eta ondorio ekonomikoekin. Langabezia maskulinoaren

kasuan, gizon langabetua enplegurik gabe dagoen eta arazo ekonomikoak dauzkan

pertsona izateaz gain, langabeziaren egoerak dimentsio familiarra ukitzen du, bere

langabetu egoerak familian ere eragina duela azaleraziz. Langabezia femeninoaren

kasuan, batetik, hasieran aipatutako dimentsio berdinak aurkitu dira, lanarekiko

harremana eta zailtasun eta ondorio ekonomikoak. Bestetik, langabezia femeninoan

generoak eragindako banaketa asimetrikoa agerian jartzen da. Dimentsio

familiarrean adibidez, emakumeari etxearekin loturiko errol tradizionalak esleitzen

zaizkio (“ama de casa”, “limpieza de casa”) eta bestetik, emakumeek sozialki

paraitzen duten diskriminazioa aipatzen da (“discriminación”, “machismo”).

2.2.4. Talde arteko konparaketa

- Langabezia orokorraren, maskulinoaren eta

femeninoaren antzekotasun eta ezberdintasunak

Langabezia orokorraren kasuan, hiru laginetan lortutako datuen arabera,

elementu antolatzaile berdinak identifikatu dira. Langabezia enplegurik gabe egotea

da eta, era berean, enplegu bilakuntza suposatzen du. Bestalde, langabezian egoteak

arazoak eta zailtasunak sortzen ditu, batez ere maila ekonomikoan. Era berean, lehen

periferian ere, hiru taldeetan, sostengu egiturak aurkitu izan dira (ANPE eta INEM).

Hala ere, desberdintasun bat aipatzekoa da Irungo ikasleen eta Aix-en-

Provence eta Baiona-Bidarteko ikasleen artean. Frantziako estatuari lotuak dauden bi

143

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!