26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

TEORIATIK IKERKETA OBJEKTURA

Gizarte haietan, lana bizirik irauteko beharrezkoa zen eta bizitokian bertan edota oso

hurbil burutzen zen. Antzinaroan, eskulanaren eta lan intelektualaren arteko

banaketa emateaz gain, lan hauenganako balorazio desberdina garatzen hasi zen.

Lan intelektualak prestigioa mantendu bazuen ere, eskulana pixkanaka-pixkanaka

galduz joan zen. Grezian, K.a IV menderarte, lanak ez zuen izaera iraingarria,

nekazari libreek eta artisauek prestigio sozial maila mantendu zuten. K.a. IV

mendetik aurrera, esklabotzaren orokortzearekin batera eskulanaren balorazioa

gainbehera joan zen, esklaboei zegokien jardueratzat joz. Alor publikoko -politikoa-

jardueren eta biziraupenera bideratutako jardueren arteko banaketa eman zen.

Jarduera politikoa hiritar libreen zeregina zen eta biziraupenera bideratutako

jarduera, lana, esklaboek burututako jarduera. Esklabotzarekin, lan jarduera gizakien

izaeratik at kokatzen da (Arendt, 1993). Esklabotza, berezko fenomeno naturala

delako ideia hainbat filosofok defendatu izan du. Aristotele-ren arabera adibidez,

esklaboa, hiritarraren lanabesa zen eta gizatiar izaera ukatzen zitzaion, “Sin

embargo, está claro que, por naturaleza, unos son libres y los otros esclavos. Y que a

éstos les conviene la esclavitud y es justa” (Aristóteles, 1986, 49 or.). Erroma

klasikoan lana esklabotza-sisteman oinarritzen zen eta Grezian izandako antzeko

garapena eman zen. Esklabotzak ekonomian garrantzia hartzen zuen heinean,

Errepublikaz geroztik batez ere, klase aberatsen aldetik eskulanaren mesprezua

ematen hasi zen, Inperioaren garaian mesprezu hau orokortu zelarik. Esklabotzak

eskulanaren inguruko aurreiritziak indartu zituen, lana askatasun ezarekin lotuz.

Lanaren ikusmolde negatibo honek, gainera, teknikaren geldialdia ekarri zuen,

esklaboekiko mesprezuak eskulan mota guziak kutsatzen baizituen (Aizpuru eta

Rivera, 1994).

Erdi aroan, lana duintzearen aldeko prozesua hasi zen. Kristautasunak, arima

eta gorputzaren arteko banaketarekin, bizitzaren ikuspegi bikoitza ezarri zuen.

Ikuspegi bikoitz honek lanarekiko esanahian eragiten du, lanarekiko ikusmolde

anbibalentea suspertuz. Batetik, biblian, lana sorburuko bekatuaren ondorio moduan

aurkezten zen. Hala ere, lana ez zen berez txarra, bekatua zen lana pisutsua eta

aspergarria bihurtzen zuena. Bestalde, sufrimenduak berarekin salbazioa zekarren.

Dena den, lana jarduera baliogarri eta duina zelako ideia garatzen zihoan,

merkataritza-jarduera baztertzen bazen ere (Medá, 1998). Lanaren justifikazioa egiten

53

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!