26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

IKERKETAREN EMAITZAK

zailtasunen inguruan antolatzen da. Langabezia orokorretik pertsona baten egoera

konkretura iragaterakoan (gizon langabetua edota emakume langabetua),

irudikapena zehaztasun ezberdinez janzten da.

Langabezia maskulinoaren kasuan, dimentsio familiarra eta ardura

indibidualak aipatzen dira. Hau da, gizon langabetuaren kasuan, egoerarekiko duen

ardura indibiduala aipatzen da, balizko formazio faltan arreta ipiniz eta, era berean,

egoerarekiko jarrera aktiboa izatea eskatzen zaio, hau da, enplegua bilatzea. Bestalde,

langabeziaren egoerak indibiduoa soilik ukitzen ez duela adierazten da, bere egoerak

familian ere eragiten duelarik.

Langabezia femeninoaren kasuan, langabezia maskulinoan bezala,

enpleguaren bilakuntzak zentraltasuna irabazten du, hau da, emakume langabetuak

enplegua bilatu beharra dauka. Bestalde, langabezia femeninoaren berezitasuna

nabarmentzen da. Adibidez, dimentsio familiarrean, estereotipo tradizionalei

jarraiki, ez da -gizonezkoen kasuan bezala- ondorio familiarretan arreta ipintzen,

baizik eta emakumeak tradizionalki familiaren barnean izan duen paper eta

betebeharretan, hau da, haurrak hazten eta etxekoandre paperean. Hala ere, era

berean, emakumeek gizartean eta bereziki lan munduan jasaten duten egoera

diskriminatzailea adierazten da. Gogora-ekartzeko hitzen kategorizazioan

burututako kookurrentziazko similitude analisietan lortutako informazioari

dagokionez, langabezian lanaren dimentsioak duen zentraltasuna agerian jarri da.

Hala ere, pertsonen egoera planteatzerakoan (emakume langabetua nahiz gizon

langabetua), langabeziaren irudikapena xehetasunekin janzten da. Langabezia

maskulinoaren kasuan, alderdi indibidualak gailentzen dira eta langabezia

femeninoaren kasuan, berriz, familiarekiko emakumeen rol tradizionalek pisu

berezia hartzen dute.

Bestalde, karakterizazio galdesortetan, langabeziak dakartzan zailtasun

ekonomikoak azpimarratzen dira eta, langabezia maskulinoari eta femeninoari

dagokionez, ñabardura pare bat aipatzekoak dira. Langabezia orokorrak, arazo

ekonomikoez gain, bazterketa soziala eta estutasuna eragiten du. Gizon langabetua,

arazo ekonomikoak izateaz gain, sozialki baztertuta dago eta emakume langabetuak

arazo ekonomikoez gain, estutasuna sentitzen du, ordea. Honela, emakume eta gizon

243

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!