26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

IKERKETAREN EMAITZAK

- Estimuluen arteko konparaketa

Errefusapen maskulinoan eta errefusapen femeninoan lortutako datuak

konparatuz (Kolmogorov-Smirnov testa), zenbait desberdintasun esanguratsu

aurkitu dira itemen eta estatusen arteko loturetan. Hau da, jabea estatusa errefusapen

maskulinoan errefusapen femeninoan baino alderatuagoa dago “arazo

ekonomikoak” (K-S = 0.14; p < .05) eta “bazterketa soziala” (K-S = 0.15; p < .05)

itemetatik. Etxekoandre estatusa, aldiz errefusapen femeninoan errefusapen

maskulinoan (etxeko-gizona) baino alderatuagoa dago “arazo ekonomikoak” (K-S =

0.43; p < .01), “bazterketa soziala” (K-S = 0.31; p < .01) eta “enpleguaren bilakuntza”

(K-S = 0.23; p < .01) itemetatik. Bestalde, familiaburua estatusa errefusapen

femeninoan errefusapen maskulinoan baino lotuagoa aurkitzen da “arazo

ekonomikoak” (K-S = 0.16; p < .01), “bazterketa soziala” (K-S = 0.14; p < .05) eta

“enpleguaren bilakuntza” (K-S = 0.16; p < .01) itemekin.

- Galderen ordenaren balizko eraginaren azterketa

Emakumeek eta gizonek, kasu maskulinoan eta kasu femeninoan emandako

erantzunak konparatu aurretik, aipatu beharra dago estimuluak aurkeztutako

ordenaren eraginaren inguruak egindako azterketak (Kolmogorov-Smirnov testa) ez

dela galdera aurkezteko ordenean desberdintasun esanguratsurik aurkitu.

- Emakumezkoek eta gizonezkoek emandako erantzunen

konparaketa

Gizonezkoek eta emakumezkoek errefusapen maskulino eta errefusapen

femenino galdesortetan emandako erantzunen konparaketa egin da (Kolmogorov-

Smirnov testa) eta orokorrean emandako erantzunak berdintsuak izan dira.

Errefusapen Maskulinoaren kasuan desberdintasun esanguratsu bakarra, “bazterketa

soziala” eta 50 urtetik gorako langabetua-ren arteko harremanean aurkitu da,

emakumezkoek gizonezkoek baino lotuagoak ikusten dituzte (K-S = 0.22; p < .01).

Errefusapen femeninoaren kasuan, era berean, desberdintasun esanguratsu bakarra,

“bazterketa soziala” eta 50 urtetik gorako langabetua-ren arteko harremanean aurkitu

da, emakumezkoek gizonezkoek baino lotuagoak ikusten dituzte (K-S = 0.22; p <

.01).

233

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!