26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

46

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

mugimendu sozialen eta iritzi publikoaren garapenak ulertzeko tresna kontzeptuala

da. Oposiziozko pentsamoldea inkontzienteki hartzen dugu, gure sozializazio

prozesuaren baitan. Luzea dena motza denari kontrajarriz definitzen dugu, zuria

dena ez denarekiko etab. Kategoria hauetako batzuk soilik bihurtzen dira thêmatak.

Gizon/emakume kategoriak adibidez, azken urteotan pentsamendu komunaren

thêmatak bihurtu dira (Markova, 1999).

Flament eta Rouquette-k (2003b), thêmatak irudikapen sozialen baitan joka

dezaketen papera aztertzen dute, hain zuzen ere, irudikapenetan eremu-efektuak

direla medio eman daitezkeen desberdintasunei, zehaztasunei edo egokitzapenei

bide ematerako orduan. Eremu-efektuaz hitz egin daiteke, thêma bipolar baten

aktibazioaren ondorioz, irudikapen-objektu batetan konkrezio modu ezberdinak

ematen direnean. Adibidez, lanaren inguruan, generoko thêma aktibatu ezkero, lan

maskulinoa eta lan femeninoa elkarren artean bereiziak aurkituko genituzke. Eremu-

efektuen eraginez, objektu baten irudikapena modu desberdinean aurkeztuko da,

thêma kontrajarri baten zein alderekin lotzen denaren arabera, “Un “meme” objet

sera différemment profilé selon qu´il se trouve rapporté à l´un ou l´autre de ces deux

repères opposés” (Flament eta Rouquette, 2003, 47 or.). Eremu-efektuak irudikapen

sozialaren azalaldeko elementuetan eragiten du eta, ondorioz, irudikapena gune

zentral berdinaren inguruan antolatua jarraitzen du. Generoaren araberako

polaritatea hainbat lanbideen irudikapenean aurkitu izan da (Stewart, 2000, Flament

eta Rouquette-k aipatua, 2003b). Flament-ek aipatzen duen erizainen kasuan

adibidez, emakumeek eta gizonek eginkizun bera dute, gaixoak zaintzea, hain zuzen.

Eginkizun hau, hala ere, beste zenbait gaitasun tipikorekin janzten da, aktibatutako

polo tematikoaren arabera. Hau da, konpetentzia teknikoko gaitasunak gizonezkoei

egozten zaizkie; emakumezkoei harremanetarako gaitasunak egokitzen zaizkie,

ordea. Generoa funtsezko thêma da, baliabide ideologiko moduan, pentsamendu

sozialaren antolakuntza eta adierazpena elikatu eta zeharkatzen baitu. Hala ere, ez

ditu irudikapen desberdinak definitzen, irudikapen baten moldaerak baizik (Flament

eta Rouquette, 2003b).

Behin, irudikapen sozialen inguruko hurbilpena eginda, ikerketa lan honen

helburu nagusia, langabeziaren barruan emakume langabetuak jokatzen duen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!