26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

260

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

konexuenak dira. Hiru dimentsio hauek dira beste kategoriekin lotura gehien

mantentzen dituztenak, beraien artean ere lotura estua mantentzen dutelarik.

Gogora-ekartzeko galderetan burututako analisi lexikografikoak, langabezia

orokorraren, maskulinoaren eta femeninoaren baitan elementu komunak

nabarmendu ditu. Langabezia lanaren inguruan egituratzen da, langabetua

enplegurik gabe dagoen pertsona da eta gainera, egoera honek hainbat zailtasun eta

ondorio sortarazten dizkio. Elementu zentral komun hauetaz gain, genero-

asimetriaren eragina azaldu da, langabezia maskulinoaren eta femeninoaren artean

hainbat elementu bereizgarri aurkitu direlarik. Analisi kategorialean adibidez,

langabezia maskulinoaren kasuan alderdi indibidualei arreta jartzen zaien bitartean

(ondorio indibidualei batez ere), langabezia femeninoaren kasuan dimentsio

familiarra azpimarratzen da, rol tradizionalei eutsiz. Era berean, analisi

lexikografikoan gizon eta emakumeen arteko rol tradizionalen banaketa argia da,

alegia, langabezia maskulinoaren kasuan langabeziaren egoera familia osoak

pairatzen duen bitartean, langabezia femeninoaren kasuan emakumea familiaz

arduratzen baita. Esan genezake, langabezia maskulinoaren aurrean lan ezak

gizonezkoaren identitatea ukitzearekin batera, familia beraren iraupena arriskuan

jartzen dela eta emakumezkoen kasuan ordea, balizko etxekoandrea izanik,

langabezia ez da hain arazo larritzat jotzen, ez emakumearen identitatearentzat ez

eta bere familiarentzat.

Karakterizazioko galdesortetan, langabezia orokorra, hiru elementurekin

ezaugarritua agertzen da. Langabeziak, bazterketa soziala suposatzen du,

estutasuna, estresa sortzen du eta arazo ekonomikoak dakartza. Langabezia

maskulinoa bost elementurekin ezaugarritua agertzen da. Gizon langabetua, sozialki

baztertua dago, estutasuna, estresa sentitzen du, arazo ekonomikoak dauzka, bere

burua zalantzan jartzen du eta gainera bikotean tentsioak izan ditzake. Bestalde,

langabezia femeninoa lau elementurekin ezaugarritua azaltzen da. Emakume

langabetua sozialki baztertua sentitzen da, estutasuna, estresa sentitzen du, arazo

ekonomikoak dauzka eta bere burua zalantzan jartzen du. Bestalde, aipatzekoa da

ere, diploma gabeziak, langabezia orokorrean, maskulinoan eta femeninoan, ikasleen

arteko banaketa eragiten duela, ikasle batzuk diploma gabezia karakteristikotzat

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!