26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

HURBILPEN TEORIKOA

Bestalde, objektua antzemateko irudikapena aldatzen dela ikus dezakegu

Moliner-en (1988, 1989) talde idealaren kontzeptuarekin. Hau da, talde idealaren

irudikapenean berdintasuna elementu zentrala da. Partehartzaileei lagun talde

hierarkizatu bat aurkezten zaienean, gehienek beraien talde idealaren kontzepzioa

aldatu baino nahiago dute aurkeztu zaien taldea talde ideala ez dela esatea.

3. Eraldaketa bortitza

Praktika berriek irudikapenaren esanahi zentrala bera zuzenean zalantzan

jartzen dutenean eta defentsa-mekanismoak erabiltzeko aukerarik ez dagoenean

ematen da eraldaketa bortitza. Fenomeno hau Andriamifidisoa-k (1982)

Madagaskarreko harreman sozialen irudikapenean aztertu ahal izan du.

Tradizionalki, Madagaskarreko harreman sozialetan komiteak oinarrizko papera

jokatzen zuen. Komitearen paperean jadanik aldaketak ematen ari baziren ere,

eraldaketarako borondate politikoak eta gobernuaren txandaketa egiteko komiteen

erabilpenak norabidea erabat aldatu zuen. Hau da, komiteak garapena jasan behar

izan zuen, funtsean komite-buruak konpetenteak eta sortzaileak izan behar

zirelakoan. Jadanik, antzinako irizpideak, jakituria eta adina, ez ziren nahikoak.

Komitearen buru izatea funtzio bihurtuta, komitearen beraren izaera aldatzen da.

Era berean, beste hainbat elementuen zentzua ere aldatzen da, honela gurasoak gero

eta gehiago eremu familiarrera mugatzen dira eta esparru sozialetik baztertzen dira.

Andriamifidisoa-ren ikerketan, gizarte-egituraren apurketa eman zela

ondorioztatzen da, harreman sozialak aldatu ziren, bai maila sozietalean bai eta

eremu familiarrean.

Eraldaketa mota hau ez da oso ohikoa (Flament eta Roueutte, 2003b). Berriak,

antzinakoa bat batean ordezkatzen du, aukerarako tarterik ez baitago. Behar fisiko

edota instituzionalek moldatze arauak ezartzen dituzte. Hala ere, aintzat hartu

beharra dago irudikapen baten eraldaketaz ari garela eta ez ideologia baten

eraldaketaz, zeinak denbora luzez irauten eta etengabe birsortzen baita mota

ezberdinetako irudikapen sozialetan (Flament eta Rouquette, 2003b).

Orain arte, irudikapen eta praktiken arteko harremanaren inguruan jardun

dugu, aldaketa-prozesuei helduz. Harreman honetan, objektua aurkezten den

37

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!