26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

IKERKETAREN EMAITZAK

kasuan, aldiz, familiarentzako kalte baino onura izan daiteke, emakumeek beren

funtzio tradizionala beteaz. Bestalde, emakume langabetuaren egoera, kasu

berezitzat jotzen da. Emakume langabetua balizko etxekoandrea da, eta beraz, bere

egoera ez da gizonezkoarena bezain larritzat jotzen, ez indibidualki ezta maila

familiarrean ere. Hala ere, nolabait berdintasunaren diskurtsoa azaltzen da,

emakumeek lan munduan jasaten duten diskriminazioari erreparatuaz. Beraz, bi

sistema normatiboren eragina nabarmena da. Batetik, berdintasunarena eta bestetik,

rolen banaketarena, gizonezkoei eremu publikoa eta emakumeei, berriz, eremu

pribatua esleituaz.

Bi sistema normatiboen gurutzaketak, kontraesanen elaborazioa bideratu

duela esan daiteke. Ildo honetan, erreferenteen bidez aztertukoaren arabera, ikasleek

langabezia femeninoa bi erreferenteen diskurtsoak erabiliz eraikitzen dute. Hau da,

diskurtso kontserbakorra eta berdintasunaren aldeko diskurtsoarekin. Feminista

erreferenteak, langabezia femeninoan ondorio sozial eta indibidualak azpimarratzen

ditu, Ugazaba erreferenteak kausalitate indibidualak azalerazten ditu eta bi

erreferente hauen lekuan emandako erantzunek, neurri handi batean, ikasleen

diskurtsoarekin bat egiten dutela esan daiteke.

Baiona-Bidarteko ikasleen kasuan, gogora-ekartzeko galderetan, langabezia -

orokorra, maskulinoa eta femeninoa- lanarekiko harremanean eta dakartzan

zailtasun inguruan antolatzen da. Langabezia enplegurik gabe egotea da, gainera

langabeziaren aurrean jarrera aktiboa erakutsi behar da, enplegua bilatzeko pausoak

emanez eta, era berean, langabeziak ondorio eta zailtasun ekonomikoak dakartza.

Gizon langabetuaren kasuan, alderdi indibidualak eta familiarrak nabarmentzen

dira. Langabezian egoteak zailtasun ezberdinak dakarzkio langabetuari eta bere

familiari. Hau da, langabeziak pertsonarengan ondorio indibidualak sortarazteaz

gain, testuinguru familiarrean ere eragiten du. Emakume langabetuaren kasuan,

emakumeen espezifikotasuna azaltzen da, bai dimentsio familiarrean bai dimentsio

sozialean. Dimentsio familiarrean, emakume batek tradizionalki familiaren barnean

izan duen paper eta betebeharrak azpimarratzen dira eta dimentsio sozialean

gizarteak emakumeenganako duen jarrera diskriminatzailea salatzen da.

245

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!