26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

IV. IKERKETAREN EMAITZAK

1. Sarrera

Ondoko orrialdeetan aurrera eramandako ikerketaren emaitzak azalduko

dira. Horretarako, ikerketan erabilitako teknika ezberdinekin lortutako datuak atalka

aurkeztuko dira. Lehenik, gogora-ekartzeko galderen emaitzak, ondoren,

karakterizazioko galdesorten emaitzak eta azkenik, errefusapen galdesorten

emaitzak.

Atal bakoitzean, hiru taldeetan lortutako emaitzak aurkeztuko dira, lehenik,

Aix-en-Provence-ko ikasleekin lortutakoak, bigarrenik, Baiona-Bidarteko ikasleekin

lortutakoak eta hirugarrenik, Irungo ikasleekin lortutakoak. Talde bakoitzaren

kasuan hasieran langabezia orokorrari dagozkion datuak azalduko dira

(Errefusapenaren kasuan izan ezik, hauetan soilik langabezia femeninoari eta

maskulinoari buruzko galderak egin baitira), ondoren, langabezia maskulinoaren

kasuan lortutakoak eta azkenik, langabezia femeninoaren kasuan lortutakoak.

Talde bakoitzean lortutako emaitzak aurkeztu ondoren, gizonezkoek eta

emakumezkoek emandako erantzunen arteko konparazioa aurkeztuko da eta

azkenik, atal bakoitzaren bukaeran, herrialdeen arteko konparaketa egingo da.

2. GOGORA-EKARTZEKO GALDERAK

2.1. SARRERA ETA HELBURU ZEHATZAK

Asoziazio askeko teknika honekin, langabeziaren inguruko edukia bi

mailatan jaso da: langabezia orokorrean eta langabetu baten kasuan, langabetua

gizona izanik edota emakumea izanik. Informazio hau lortzeko, hiru gogora-

ekartzeko galdera planteatu dira, langabezia orokorrari buruz, langabezia

maskulinoari buruz eta langabezia femeninoari buruz.

Edukia orokorrean aztertzeaz gain, gune zentralekoak izan daitezkeen

elementuak identifikatu dira, hauek baitira irudikapenaren esanahia eta zentzua

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!