26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

60

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

langabeziak baztertzen duelako ideia erabat barneratua dago. Soldatapeko lan

jarduerak gizabanakoa normalizatu, bere garapena bultzatu eta bere izana

gizartearen baitan legitimatzen du; langabeziak aztoratu, mugatu eta hondar

sozialean kokatzen du, ordea (Blanch, 1990).

3.1. LANGABETUARI BURUZKO ESTEREOTIPO

IDEOLOGIKOAK

Industria aurreko gizarteetan, langabeziari buruzko ideia zehatzik ez zegoen.

Hala ere, lan jarduerarik gabeko egoerak ematen ziren, pobreziaren testuinguruan

kokatuak. Blanch-ek (1990) langabezia kontzeptuaren jatorriari buruz egindako

azterketan, gaur egungo langabetuak antzinako txiroaren esanahiak nola barneratu

dituen azaltzen du. Dirudienez, XX. mende hasieran langabetua behartsu mota

berezitzat hartzen zen. Era berean, hogeita hamargarren urtean, txirotasunak

langabeziaren oinarrizko muina osatzen jarraitzen zuen eta azken urteetan,

fenomenoaren osagaietako bat dela esan daiteke. Blanch-en hitzetan, “La

representación social del desempleo contemporáneo se configura, pues, en el marco

de una cultura centrada en el trabajo; pero arraiga en el humus de un tradición

secular estructurada en torno a la representación social de la pobreza, de unas

imágenes petrificadas en categorías lingüísticas y de unas actitudes e instituciones

sociales consistentes con la misma” (Blanch, 1990, 163 or.).

Txirotasunaren esanahi soziala garaien arabera aldakorra izan da. Blanch-ek

(1990) burututako azterketari jarraiki, XIII. mendeko Bartzelonan, adibidez, txiroek

Kristo pairatzailearen irudia ordezkatzen zuten eta elizak limosnak banatzen zizkien.

Bestalde, garai berean eta Iberiar penintsulan bertan, Jainkoaren txiroen eta

deabruaren txiroen arteko bereizketa egitea ohikoa zen. XIV. mende bukaeran,

kontinenteko zenbait eskualdetan izandako izurrite beltzak populazioan gutxitze

nabarmena ekarri zuen. Ondorioz, langileriaren eskasiak bultzatuta, neurri bereziak

sortzen hasi ziren. Ingalaterran, adibidez, 1349an langileriaren Ordenantza eratu zen.

Ordenantza honen bidez, lanerako populazioaren errolda eta sailkapena egin nahi

zen. Era berean, txiroen kategorizazio linguistiko-juridikoa ezarri zen: deserving poor

(lanerako gauza ez diren pertsonak, gaixoak, haurrak, zaharrak edota ezinduak) eta

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!