26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HURBILPEN TEORIKOA

Irudikapenarekin bat ez datozen praktika berriak denbora luzez ematen

direnean eta irudikapenaren defentsa-mekanismoak martxan jartzen direnean

ematen da eraldaketa erresistentea. Defentsa-mekanismo hauek praktika berrien eta

sistema zentralaren arteko bateragarritasuna ahalbidetzeko, justifikatzeko eta

arrazionalizatzeko bide kognitiboak dira. Flament-ek (1994a) adibide moduan

tradizionalki maskulinoa den lanbide batean jarduten duten emakume gazteen kasua

aipatzen du. Emakume horiek, arrazionalizazio-egitura arrotza azaltzen dute:

“gizonezkoen lanbidea da baina emakumeek gizonek bezain ondo burutu dezakete,

beraiek baino zehatzagoak baitira”. Egitura-arrotz honek elementu berrien

integrazioa baimentzen du sistema zentrala zalantzan jarri gabe. Hau da, egitura-

arrotza sistema zentralaren defentsa-mekanismotzat har daiteke.

Bestalde, kontraesan hauek areagotzen direnean, gunera iritsi daitezke eta

irudikapen berri eta egokituago bat azaldu daiteke (Flament eta Rouquettte, 2003b).

Adibide bat Mamontoff-ek (1996) aztertutako ijito sedentarioen identitatearen

irudikapenaren eraldaketan dugu. Ijitoak tradizionalki ibilkariak izan badira ere,

zenbaitzuk praktika sedentarioak gero eta maizago onartzen hasi dira. Praktika berri

hauek eta beren kulturaren ezaugarriak uztartu ahal izateko, egitura arrotzak sortu

eta ugaritu behar izan dituzte. Prozesu honek, azkenean, ijitoen identitatearen

irudikapenean eraldaketa sakona sustatu du. Beraz, eraldaketa erresistentea eta

erabatekoaren artean mailaketa bat eman daitekeela esan daiteke (Milland, 2001).

Irudikapenarekin bat ez datozen praktiken aurrean martxan jarritako

defentsa-mekanismoei dagokienez, bi eskema mota bereiz daitezke: errefusapena eta

arrazionalizazioa (Moliner, 2001).

Arrazionalizazioa

Arrazionalizazioa elementu kontraesankorrari buruz edota kontraesanari

berari buruz eman daiteke. Elementu kontraesankorrari buruzko arrazionalizazioa

argi ikus daiteke Festinguer, Riecken eta Scharter-en (1956, Moliner-ek aipatua, 2001)

ikerketan. Ikerketa honetan munduaren berehalako amaieran sinestatzen zuten sekta

bateko kideek, behin egun fatidikoa iritsitakoan apokalipsiaren arrastorik ematen ez

zela ikusita, hondamendia beren erreguei esker ekiditea lortu zutela pentsatu zuten.

35

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!