26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

64

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

bat enplegu, inaktibitate eta langabeziaren arteko erdibidean dagoelako ematen da.

Maruani-k (2002) multzo hauek gero eta feminizatuagoak daudela gaineratzen du

eta, beraz, sozialki onargarriagoak direla. Era berean, emakumeek langabezian duten

gain-presentzia azaltzeko, Torns-ek (1995) tolerantzia sozialaz hitz egiten du.

Tolerantzia sozial hau nonahi aurkitu daiteke, irudikapen sozialetik, emakumeen

lan-bideratze politiketaraino. Autore honen ustez, lan femeninoaren berezitasunak

aztertzerakoan, sistema sozioekonomikoaren oinarrian dauden jarduera

produktiboaren eta ugalketa-jardueraren arteko interdependentzia kontutan hartu

beharra dago. Gainera, interdependentzia hau berdintasunezkoa ez dela

azpimarratzen du, lan produktiboa ekonomikoki eta sozialki baloratua da baina,

ugalketara bideratutako jarduerak baliogabeturik daude. Bestalde, gaineratu beharra

dago, generoaren eraikuntza soziala gizonezkoek produkziorako duten orientazioan

eta emakumezkoek ugalketa-jarduerenganako duten orientazioan oinarritzen dela

(Poal, 1993; Vouillot eta kol., 2004). Torns-ek (1995), emakume gazteek bereziki izaten

dituzten langabezia tasa-altuak azaltzerako orduan, tolerantzia sozialaren eragina

azpimarratzen du. Gizarteak emakume gazteak etorkizuneko ama eta emazte gisa

hautematen ditu eta ez langabetu gisa. Era berean, gizon gazteekiko langabeziaren

aurrean larritasuna nabarmena da, gazte hauek etorkizuneko familia-buru moduan

hautematen baitira.

4. EGUNGO GAZTEAK ETA LANGABEZIA: FRANTZIA

ETA ESPAINIAKO EGOERA

Giza eskubideak goraipatzen dituen kultura batetan, enplegu

estrukturalaren gabezia ez dagokie langabetuei soilik. Eskubide-Estatuarentzat

seinale gorria da, Ongizate Estatuaren krisialdiaren sintoma. Gaur egungo gizarte

industrializatuetan ematen diren tentsio, kontraesan, gatazka eta aldaketen isla da.

Langabezia, eztabaida ideologikoan, puntu kritikoa da eta sistema politikoentzako

oinarrizko lehia (Blanch, 1990). Langabezia gaur egungo arazo sozial eta ekonomiko

larrienetarikoa dugu eta, dirudienez, ikuspuntu honekin bat datoz, politiko, aditu eta

hiritarrak (Agulló, 2001). Ildo honetan koka daitezke maila instituzionalean hainbat

erakundek langabeziaren aurrean egindako gomendio eta ohartarazpenak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!