26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

270

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

- Gune zentrala eta azalaldearen arteko harremana

Gune zentralak irudikapenaren egonkortasuna ziurtatzen du eta azalaldeko

sistemak, bere aldetik, errealitate hurbilarekiko egokitzapena ahalbidetzen du.

Guneak eta azalaldeak sistema bikoitz moduan funtzionatzen dute, hau da, elkarren

artean eragiteaz gain, ingurunearekin ere harremanetan daude. Gunearen helburu

nagusia egonkortasuna den bezala, ingurunearen ezaugarri nagusiena aldaketa da.

Arazo honi heltzen zaion ikerketaren bigarren hipotesiarekin bat, langabezia

femeninoaren bereizitasuna azalaldean negoziatzen da. Hau da, langabezia

femeninoa, gune zentral maskulinoaren inguruan antolatuta, langabezia

maskulinotik bereizten duen justifikaziozko eta arrazionalizaziozko adierazpenekin

azaltzen da.

Gogora-ekartze, karakterizazio eta errefusapen galdesorta ezberdinetan, kasu

maskulinoak eta femeninoak elementu berdinak partekatzen badituzte ere, era

berean, genero-asimetriaren eragina nabarmendu da. Genero-asimetriak, erreferente

maskulinoa gailentzeaz gain, benetako langabetua gizon langabetua dela

azpimarratzen duena, langabezia femeninoaren berezitasuna bideratzen du.

Emakume langabetuaren oinarrian langabetu faltsua dago, estereotipoa,

etxekoandrea. Langabetuaren erreferentea gizona izanik, emakumea ez da

langabetutzat jotzen, gizonaren lekua betetzen ez badu behintzat. Hau da,

emakumea benetako langabetutzat joko da familiaburua denean. Kasu honetan,

emakumeak gizon langabetuaren baldintza “berdinak” betetzen ditu, osterantzean,

emakumearen egoera ez da hain larritzat joko. Hala ere, era berean, emakume

langabetuek gizonezkoek baino zailtasun gehiago dauzkatela adierazten da,

gizartean ematen den sexismoa dela eta. Dena dela, adierazpen hauek azaleko

mailan geratzen direla esan daiteke. Emakumezkoen eskubide sozialen zapalkuntza

salatzen den bezala, generoaren araberako lanaren banaketa mantentzen baita

(Kergoat, 2000).

Erreferente maskulinoak irudikapena antolatu eta zuzentzen duenez,

langabezia femeninoaren egokitzapena azalaldean egiten da. Hau da, irudikapenaren

adierazpen normatiboa -sistema androzentikoa- azalaldeaz baliatzen da emakumeen

berezitasuna barneratzeko. Izan ere, azalaldeak, bere egokitzapen funtzioak direla

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!