26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

HURBILPEN METODOLOGIKOA

puntuazioa eta 2ko puntuazioa ez bada aukeratu. “Q-sort rectangulaire” (Vergès

2001) moduko galdera baten aurrean aurkitzen gara. Hau da, item bakoitzak 1 (2 edo

3) puntuazioarekin kodetua izateko 0.33ko probabilitatea du. Item bakoitzaren

puntuaketen banaketa bereziki interesgarria da, izan ere, balizko elementu zentral

batek batez besteko altua izateaz gain, puntuaketen banaketan “j” moduko kurba

(Vergès, 1995) jarraitu behar du. Hau da, pertsona askok karakteristikotzat aukeratua

eta pertsona gutxi batzuk ez karakteristikotzat aukeratua.

Ikerketa honetan teknika hau hiru estimuluekin erabili da: langabezia

orokorra, langabezia maskulinoa eta langabezia femeninoa. Langabezia

femeninoaren kasuan, planteatzen den galdera honelakoa da:

“Langabezia femeninoaren inguruko proposamen hauetatik,

Aukera itzazu langabezia femeninoa gehien ezaugarritzen duten 5 proposamen

(seinala itzazu + batekin).

Ondoren, aukera itzazu langabezia femeninoa ezaugarritzen ez duten 5

proposamen (seinala itzazu – batekin).”

Hiru kasuetan (langabezia orokorrean, langabezia maskulinoan eta

langabezia femeninoan) erabilitako 15 itemak berdinak izan dira (beharrezkoa

denean, femenino/maskulino genero gramatikala egokituz). Hamabost item hauek

aukeratzeko, aurretik egindako elkarrizketetan oinarritu gara (Larrañaga, 2001) eta

Flament-ek langabeziaren inguruan burututako ikerketak (Flament, 1994c, 1996) eta

bere zuzendaritzapean burututako hainbat lan ere aintzat hartu dira (Douroudi,

Gialis eta Terracciano, 1993-94; Jannoyer, eta Leclerc, 1994; Alègre eta Spallarossa,

1994-95; Hernandez eta Marty, 1995).

Adibidez, Flament-ek “Sur les représentations sociales” (Flament, 1994)

izenburupeko lanean, langabeziaren irudikapena aztertzerakoan honako itemak

erabiltzen ditu: “kezka etorkizunaren aurrean”, “arazo ekonomikoak”, “diploma

gabezia”, “babes soziala”, “estutasun materiala”, “egoera katastrofikoa”, “ulermen

falta”, “formazio agentziak”, “ondorio moralak”, “frustrazioa eragiten du”,

“norbanakoaren burua zalantzan jarri”, “optimismoa eragiten du”, “bazterketa”,

“harreman familiarrak”, “norbanakoaren konfiantza galdu”. Bestetik, Douroudi,

85

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!