26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

II. TEORIATIK IKERKETA OBJEKTURA

1. Sarrera

Langabezia, errealitate objektiboa izateaz gain, besteak beste, bere kausa eta

ondorioekin, sozialki eraikitako errealitatea da. Langabeziak lanaren gabezia

adierazten du eta lanak historikoki aldaketa ugari jasan izan ditu, bai bere

funtzioetan baita esanahi eta balorazio sozialetan ere. Antzinako Grekoek, lan

jarduera asjolia izendatzen zuten, hau da, aisialdiaren (sjolé) ukazioa. Erromatarrek,

era berean, negozioa (negocio), aisialdiaren ukapen moduan izendatzen zuten,

jarduera produktiboa eta merkataritza zentzu negatiboekin jantziaz. Gaur egungo

kultura modernoan, aldiz, lana erreferentzia puntu positiboa da eta langabezia,

lanaren pribaziotzat jotzen da (Blanch, 1990).

Hala ere, lanaren bitartez gizabanakoaren askapena eta produktibitatearen

areagotzea etorriko zelako ideia tokiz kanpo geratu da, biztanleriaren zati handia bat

produkziotik at geratzen baita eta beste zati handi bat lan egoera gero eta

prekarioagoetara behartuta baitago. Analisi kritikoa egin behar zaio, beraz, lanaren

eta langabeziaren artean planteatzen den aurkakotasunari, aurkakotasun hau oinarri

izanik, langabeziaren ondorioetatik lanaren funtzioak eratortzen baitira (Serrano,

1998). Zehaztu beharra dago, gainera, langabeziaz hitz egiterakoan, lanaren gabeziaz

baino enplegu edota lanpostu gabeziaz dihardugula, hau da, soldataren truk

kontratupean burututako lanaz. Enplegu eta lanpostu terminoak ez dituzte

ekonomikoki garrantzitsuak diren lan mota guztiak aintzat hartzen. Definizio

honetatik kanpo, beste garai batzuetan edota egungo gizarte ez industrializatuetan

burututako lanak izateaz gain, gizarte industrializatuetan burututako hainbat lan ere

geratzen dira: norberak bere kabuz burututakoak, etxeko lanen zati gehientsuena,

ezkutuko ekonomian burututakoak, lan boluntarioak, helburu sozialetakoak e.a.

(Jahoda, 1987). Hori ere lana da.

Antzinaldian eta modernitatean lanak jokatzen duen papera, funtzioak eta

balioak erabat desberdinak dira. Aitzinean, lana jarduera instrumentala zen,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!