26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ONDORIOAK ETA EZTABAIDA

estutasunarekin ezaugarritzen da. Langabezia femeninoa ere, arazo ekonomikoekin

eta sortzen duen estutasunarekin ezaugarritzen da. Langabezia maskulinoari

dagokionez, arazo ekonomikoekin ezaugarritzen da. Errefusapen galdesortei helduz,

hiru taldeetan berretsi ahal izan da arazo ekonomikoak eta enpleguaren bilakuntza

elementu zentralak direla langabeziaren irudikapenean, bai maskulinoan baita

femeninoan ere (Irungo ikasleen kasuan zenbait ñabardurekin bada ere).

Hiru taldeen arteko antzekotasunak nabariak badira ere, gune zentralari

dagokionez funtsezko desberdintasun bat aurkitu da, bazterketa soziala elementuan,

hain zuzen. Hau da, Frantziako estatuari loturik aurkitzen diren bi taldeek

bazterketa sozialaz hitz egin dute (gogora-ekartzeko galderetan), bazterketa soziala

elementu ezaugarritsutzat hartu dute (karakterizazio galdesortetan) eta errefusapen

galdesortetan bere zentraltasuna berretsi ahal izan da. Irungo ikasleen kasuan ordea,

bazterketa sozialaren zentraltasuna berretsi ez den bezala, karakterizazio

galdesortetan ez da elementu ezaugarritsutzat hartu eta gogora-ekartzeko galderetan

bazterketa sozialarekiko aipurik ia ez da egin. Ondorioz, esan daiteke Aix-en-

Provence-ko eta Baiona-Bidarteko ikasleek bazterketa soziala funtsezko elementutzat

dutela eta Irungoek berriz ez.

Gune Zentralaren Teoriari jarraiki, gune zentral desberdina duten objektuek,

irudikapen desberdina osatzen dutela ondorioztatu beharra dago. Funtsezko

desberdintasun honen jatorria, bi herrialde hauetan politika sozialak eta bereziki

babes sozialak izan duten garapen historikoan aurki daitezke (Rodríguez De las

Heras, 2003). Abrahamson-ek, (1997), bazterketa sozial terminoaren erabilpenaren

jatorria, Frantzian hirurogeita hamarreko hamarkadan emandako eztabaida

ideologikoan eta politikoan kokatzen du. Hirurogeita hamarreko hamarkadako

krisialdi ekonomikoaz geroztik, bazterketa sozial terminoa kategoria sozial

ezberdinei aplikatzen hasi zen, gero eta talde eta arazo gehiago barneratuz.

Hamarkadaren erdialdean, administrazio frantziarrak kategoria sozialak

mugatzearekin batera, babes sozialerako neurri gehiago garatu zituen, gizarteratzera

bideratuak. Laurogeiko hamarkadan, kontzeptua langabeziaren arazoekin eta lotura

sozialen ezegonkortasunarekin lotu zen, garai hartan pobrezia berria bezala

izendatutakoaren barnean. Bazterketa soziala terminoaren erabilpena orokortzen

275

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!