26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Erdigunea

IKERKETAREN EMAITZAK

Gune zentralekoak izan daitezkeen hitzak ezker-gaineko koadrantean daude.

Hau da, maiztasun handia (15 edo maiztasun altuagokoak) eta hein baxua (2,6 baino

txikiagoa) aurkezten duten hamaika hitz daude: “difficultés”, “discrimination”,

“emploi”, “enfants”, “femme”, “femme-au-foyer”, “homme”, “pas”, “plus”,

“problèmes” eta “travail”. Hitz hauek honako zazpi dimentsiotan sailkatu dira:

1. Lanarekiko harremanaren dimentsioan, “emploi” eta “travail” hitzak daude.

“Emploi” eta “travail” hitzak hainbat testuingurutan ditugu, hala nola,

“trouver un travail”, “travail à temps parciel”, “marché du travail”, “sans

emploi”, “perte d´emploi”. Zehaztu beharra dago, hala ere, “emploi” hitza

batez ere enpleguaren bilakuntzarako testuinguruarekin lotua dagoela,

“rechercher un emploi” eta “trouver un emploi” bezalako espresioekin.

2. Zailtasunak adierazten, “difficultés” eta “problèmes” hitzak ageri dira.

“Dificultés” hitza, eremu ezberdinekin lotzen da (“difficultés financières”,

“difficultés pour trouver du travail” “difficultés pour elever ses enfants”)

baina, batez ere emakumeek bereziki pairatzen dituzten zailtasunekin (“plus

de difficultés qu´un homme”).

3. Gabezia adierazten, testuinguru ezberdinetan “pas” hitza dago. Besteak beste,

dimentsio ekonomikoan, “pas de revenu”, “pas d´argent”; lanarekiko

harremanean, “pas d´emploi”; dimentsio indibidualaean, “pas de motivation”

eta prestakuntzarekin erlazionatuta, “pas de diplôme”.

4. Kategoria sozialetan, “homme” eta “femme” hitzak dauzkagu. “Femme”

hitza langabezia bizi duen pertsonari dagokio eta planteatu den galderarekin

bat datorren hitz errepikakorra kontsidera daiteke. Bestalde “homme” hitza,

emakume langabetu baten inguruan galdetzerakoan, konparatiboki,

gizonenganako erreferentzia egiten denaren seinale.

5. Dimentsio familiarrean, “enfants” eta “femme au foyer” hitzak daude.

Emakumeen kasuan, etxekoandrearen rol tradizionala azaltzen da eta batez

ere, seme-alaben agerikotasuna nabarmentzen da, berrogeita bost

aipamenekin.

129

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!