26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

242

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

Aix-en-Provence-ko eta Baiona-Bidarteko ikasleek, “arazo ekonomikoak”,

“bazterketa soziala” eta “enpleguaren bilakuntza” elementu zentraltzat dituzte

langabezia maskulinoan eta langabezia femeninoan. Irungo ikasleen kasuan berriz,

Aix-en-Provence-ko eta Baiona-Bidarteko emaitzekin konparatuz gero, zenbait

desberdintasun aurkitu dira bai langabezia maskulinoan, bai langabezia femeninoan.

Langabezia maskulinoari dagokionez, “arazo ekonomikoak” eta “enpleguaren

bilakuntza” itemen zentraltasuna berretsi da, baina ez “bazterketa soziala”rena.

Langabezia femeninoari dagokionez, “enpleguaren bilakuntza”-ren zentraltasuna

soilik berretsi da. Hau da, emakume langabetuaren kasuan “arazo ekonomikoak” eta

“bazterketa soziala” ez dira funtsezko elementutzat jotzen. Azkenik aipatu, Aix-en-

Provence-ko, Baiona-Bidarteko eta Irungo ikasleak bat datozela, gizon langabetu

estatusetik gehien aldentzen den estatusa jabearena dela esateko eta, era berean,

emakume langabetuaren estatusetik gehien aldentzen den estatusa etxekoandrearena

dela esateko.

5. GOGORA-EKARTZEKO GALDERETAKO,

KARAKTERIZAZIO GALDESORTETAKO ETA

ERREFUSAPEN GALDESORTETAKO

EMAITZEN GURUTZAKETA.

Behin gogora-ekartzeko, karakterizazioko eta errefusapen galdesortetan

lortutako emaitzak azalduta, langabeziaren irudikapena bere osotasunean hurbiltzen

saiatuko gara. Honetarako, galdesorta ezberdinetan lortutako datuak gurutzatuko

dira. Hau da, batetik, langabezia orokorrari buruz, langabezia maskulinoari buruz

eta langabezia femeninoari buruz ikasleek gogora-ekartzeko galderetan esandakoa.

Bestetik, karakterizazio galdesortetan langabezia orokorrari buruz, langabezia

maskulinoari buruz eta langabezia femeninoari buruz erantzundakoa eta azkenik,

errefusapen galdesortetan kasu maskulinoan eta kasu femeninoan ikasleek

erantzundakoa.

Aix-en-Provence-ko ikasleen kasuan, gogora-ekartzeko galderetan

langabeziaren irudikapena -langabezia orokorrean, langabezia maskulinoa eta

langabezia femeninoa-, lanarekiko harremanean eta langabeziak dakartzan

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!