26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HURBILPEN METODOLOGIKOA

bat egitea komeni da (Abric, 2003). Douroudi, Gialis eta Terracciano (1993-94);

Jannoyer eta Leclerc (1994); Alègre eta Spallarossa (1994-95) eta Hernandez eta Marty

(1995) langabeziari buruz aurrera eramandako ikerketa-lanetan, hiru elementuren

zentraltasuna konfirmatu da: arazo ekonomikoak, bazterketa soziala eta enpleguaren

bilakuntza. Ikerketa-lan hauetan, itemen zentraltasuna gizon langabetuaren kasuan

soilik landu da eta gure ikerketan, item zentral hauek emakume langabetuaren

kasuan ere ea zentraltzat jotzen diren aztertu nahi izan da.

Partehartzaileei proposatzen zaizkien estatus desberdinei dagokienez,

ikertzen ari garen objektua langabezia izanik, langabetuaren estatusa bereziki

interesatzen zaigu. Estatus honekin loturik ere, 50 urtetik gorako langabetuaren

estatusa proposatzen da, bi langabetu “mota” hauen arteko balizko

desberdintasunak aztertzearren. Bestetik, langabetua estatusarekin nolabait

kontrajarriak aurkitzen diren bi estatus proposatzen dira, jabea eta etxeko-

gizona/andrea. Azken estatus hau (etxeko-gizona/andrea) bereziki interesgarria

zaigu. Batetik, aldez aurretik langabezia femeninoarekiko burututako elkarrizketetan

oso maiz aipatua izan den estatusa delako eta bestetik, kasu femeninoan eta kasu

maskulinoan eman daitezkeen balizko desberdintasunengatik. Hau da, berdina al da

etxekoandrea edo eta etxeko-gizona izatea? Lau estatus hauez gain, beste bi estatus

proposatzen dira, elbarria eta seme-alabak bere kargu dauzkan emakume/gizona.

Azken estatus hau bereziki interesgarria izan daiteke, besteak beste, eredu familiar

berrien adierazle moduan.

2.4.2. Datu azterketa

Elementu baten ezeztapen maximo batek “Beharbada Ez” eta “Ziur asko Ez”

aukeretan kontzentratu beharko lituzke partehartzaileen erantzunen % 100a

zalantzan jarritako elementuaren zentraltasuna berresteko. Hala ere, gune

zentralarekiko partehartzaileen arteko aldakortasun maila bat onartzen da. Vergès-

ek adibidez, harreman sinboliko baten existentzia identifikatzeko % 70eko

errefusapenean jartzen du mozketa puntua (Vergès, 2001) eta Flament-ek bestalde, %

75eko errefusapenean (Flament, 1999; Flament eta Rouquette, 2003d; Milland, 2001,

2002). Mozketa puntu hauek ikerketa askotan elementu zentralak eta azalaldekoak

95

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!