26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

III. HURBILPEN METODOLOGIKOA

1. Sarrera

Behin ikerketa helburuak eta hipotesiak azalduta, langabeziaren irudikapen

sozialaren edukiaz eta egituraz jabetzeko erabilitako metodoetan murgilduko gara.

Izan ere, metodologia baten aukeraketa, arrazoi enpirikoengatik (ikas objektuaren

izaera, populazio mota, egoeraren ezaugarriak, etab.) mugatua badago ere, mugaketa

honen funtsezko eragilea, gure kasuan, ikerketa bermatzen eta justifikatzen duen

sistema teorikoa dugu, Gune Zentralaren Teoria (GZT) hain zuzen.

Lehenik, aukeratutako teknikak eta datu azterketetarako erabilitako

irizpideak azalduko dira. Hain zuzen ere, irudikapenaren edukiaz jabetzeko, galdera

irekiak erabili dira, gogora-ekartzeko galderak. Egitura aztertzeko, karakterizazioko

galdesortez baliatu gara eta gune zentrala osatzen duten elementuen

zentraltasunaren konfirmaziorako, errefusapen galdesortak planteatu dira. Era

berean, sistema arauemailearen azterketarako ordezkapen teknika erabili da, ikasleei

beren iritziez gain (erantzun estandarrak) erreferenteen lekuan jarrita erantzutea

eskatu zitzaielarik. Ondoren, ikerketan jarraitutako prozedurak eta partehartzaileak

zehaztuko dira eta azkenik, erabilitako lanabesa aurkeztuko da.

2. ERABILITAKO TEKNIKAK ETA DATU AZTERKETA

GZT arabera, irudikapen sozial batenganako hurbilpenak, bere edukiaren

inguruko ikerketa eta eduki horren egituraren azterketa behar du. Beraz,

beharrezkoa da edukia ezagutu, elementuen arteko harremanak aztertu eta gune

zentralaren determinazioa eta kontrola zehaztu (Abric, 1994d).

Irudikapen sozialen hurbilpenerako teknika nagusietako bat elkarrizketa da,

erdi-egituratua (Abric, 1996b) edo eta askea (Moscovoci, 1961/1976) izan daitekeena.

Era berean, irudikapen sozialen azterketarako, galdesorta oso teknika erabilia da.

Galdesortak edukiaren azterketa kuantitatiboa egitea ahalbidetzen du eta bere

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!