26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ONDORIOAK ETA EZTABAIDA

zuten, ez oso egituratua. Beste era batean esanda, praktika esanguratsuek

irudikapena egituratzen lagunduko lukete.

Langabezian dauden pertsonen kasuan gainera, objektuarekiko duten

inplikazio maila altua dela eta, generoarekiko posizionamendu sozialen eragina

nabarmentzea espero daiteke, langabezia femeninoarekiko eta maskulinoarekiko

gizon eta emakumeen erantzunak elkarren artean konparatzerakoan. Hala ere,

generoak sexu-pertenentzia soila adierazten ez duen neurrian, harreman sozial

asimetriko batekiko kokalekua baizik, sexu-talde berdineko kideen artean

estatusaren araberako desberdintasunak aurkitzea espero daiteke.

Honela bada, generoak beste aldagai sozio-ekonomikoekin dituen

harremanak aztertzea argigarria izan daiteke, posizionamendu sozialen eta

irudikapen sozialen arteko dinamikara hurbiltzerako orduan. Hala nola, lanpostu

“egokia” (ondo ordaindurikoa adibidez) duten emakumeek eta gizonek

langabeziarekiko duten irudikapena eta lanpostu “desegokia” (gaizki ordaindurikoa

adibidez) duten emakumeek eta gizonek langabeziarekiko duten irudikapena

elkarren artean konparatzea. Durand-Delvigne-k (1997) adibidez, posizio hierarkiko

eta generoaren adierazpenen inguruan egindako lanean ondorioztatzen du, genero

identitatea eta egotzitako generoak sexu-pertenentziaren menpeko baino,

posizionamendu sozialekiko menpekoagoak direla. Era berean, Echebarria eta

Fernandez-en (2002) ikerketan, generoarekin alderatuz estatus sozialaren

nagusitasuna nabarmentzen da. Ikerketa hartan, partehartzaileek atributu

erabakigarri gehiago (instrumentalak) esleitzen zizkioten estatus altuko postua zuen

pertsonari, gizonezkoa nahiz emakumezkoa izan eta konnotazio femeninodun nahiz

maskulinodun postua izan. Populazio ezberdinetan langabeziaren irudikapenera

hurbiltzeak gainera irudikapen sozialen egokitzapenek betetzen dituzten funtzioetan

sakontzeko aukera ematen du.

Bestalde, genero-asimetriaren eraginean sakontzeko, langabeziarekin lotura

estua mantentzen duten objektuen azterketa egitea ezinbestekoa da. Langabezia

enpleguaren pribazioaren inguruan definitzen den neurrian, gazteek lanarekiko

duten irudikapen soziala aztertzeak informazio osagarria eman dezake. Batetik,

lanak bizitza sozialean eta gazteen identitatean duen zentraltasunaren inguruan eta

281

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!