26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

14

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

batetik, errealitate soziala -hau da, harreman sozialen egiturak- ez da gizabanakoak

sortua. Errealitate soziala gizabanakoaren aurretik kokatzen da, gizabanakoaren

ekintza moduak zehaztu eta mugatzen ditu. Gizabanakoak egitura soziala mantendu

edota eraldatu dezake baina ez sortu. Bestetik, jokaeraren moldaera soziala ezin da

muturreraino eraman, determinismo kulturalera eramango gintuzke eta. Hau da,

gizabanakoak berritu edota elementu dinamikoak gaineratu ditzake, jokaera soziala

erreproduzitzen duenean ere (Bhaskar, 1989).

Laburbilduz, irudikapen sozialen fokapenak gizabanakoaren eta gizartearen

arteko harremana azaltzeko aukera aurkezten du, zientziaren ikuspegi berri batetik.

Ondoko atalean, beraz, ezagutza sozialerako Moscovici-k (1984) proposatutako

eredu triadikoaren oinarriak azalduko dira.

2.2. IRUDIKAPEN SOZIALEN EREDU TRIADIKOA

Irudikapen soziala, objektu baten inguruko isla zehatza baino, berreraikuntza

eta sormen prozesua da. Honek, batetik, sozialki partekaturiko ezagutzaren

berreraikuntza behar du (kulturalki eta historikoki) eta, bestetik, maila indibidualean

sortzea eta eraberritzea. Moscovici-ren arabera, ezagutza soziala elkar eraikia da

ezagutzailearen eta bestearen artean (beste pertsona, talde, gizarte, kultura). Ideia

hau eredu triadikoan biltzen du, ego-alter-objektua (edo sinboloa, irudikapena),

ezagutza sozialaren teoriaren oinarri gisa. Modu eskematikoan honela irudikatu

daiteke (Moscovici, 1984):

Objektua

(fisikoa, soziala, irudipenezkoa edo erreala)

Ego Alter

Moscovici-k (1961/1976) bere jatorrizko lanean irudikapen soziala

komunitateak landutako objektu bezala definitzen du. Errealitatearen eraikuntza

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!