26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

208

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

“Edozein lan onartu”. Hala ere, hiru item hauek erdibideko itemak dira, hau da, ez

emakumezkoek ez eta gizonezkoek ere ez dituzte item karakteristikotzat aukeratu

(ez eta ez karakteristikotzat ere).

Langabezia femeninoaren kasuan, Feminista baten lekuan jarrita emandako

erantzunetan desberdintasun esanguratsu bakarra aurkitu da, “Norbere burua

zalantzan jarri” itemean. Item hau emakumezkoek gizonezkoek baino

karakteristikoagotzat jo dute (K-S = 0.20; p < .05). Ugazaba baten lekuan jarrita

emandako erantzunetan desberdintasun esanguratsuak sei itemetan aurkitu dira.

Emakumezkoek karakteristikoagotzat jotzen dituzte “Esperientzia falta” (K-S = 0.20;

p < .05), “Lanbide berrietara egokitzeko zailtasunak” (K-S = 0.20; p < .05) eta “Lan

bilakuntzarako motibazio eskasa” (K-S = 0.20; p < .05) itemak. Era berean,

emakumezkoek ez karakteristikoagotzat jotzen dituzte, “Bazterketa soziala” (K-S =

0.20; p < .05) eta “Estutasuna, estresa sortzen du” (K-S = 0.20; p < .05) itemak.

Azkenik aipatu, “Arazo ekonomikoak” itemean desberdintasun esanguratsua

azaltzen bada ere, item hau ez emakumezkoek ez eta gizonezkoek ere, ez dutela item

karakteristiko ez eta ez karakteristikotzat hartzen.

Erreferenteen lekuan jarrita lortutako informazioa laburbilduz, esan daiteke

langabezia maskulinoari buruz, Sindikalista baten lekuan jarrita emandako

erantzunak bat datozela modu estandarrean ikasleek emandako erantzunekin. Hau

da, gizon langabetuak arazo ekonomikoak dauzka, sozialki baztertua sentitzen da eta

estutasuna pairatzen du. Bestalde, langabezian egoteak lagunen galera ez duela

zergatik ekarri behar azpimarratzen da eta kausalitate indibidualak baztertzen dira.

Ugazabaren lekuan jarrita ordea, kausalitate indibidualak nabarmentzen dira eta

ondorio familiarrak baztertzen dira. Langabezia femeninoari dagokionez,

Feministaren lekuan jarrita emandako erantzunak ondorio sozialak, indibidualak eta

familiarrak azpimarratzen ditu eta bestalde, kausalitate indibiduala baztertzen da.

Ugazabaren lekuan jarrita ordea, kausalitate indibidualak agerian jartzen dira eta

ondorio familiar eta harremanen ingurukoak baztertzen dira.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!