26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

92

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

ezberdinen lekuan jarrita nabarmentzen diren itemak azaleraziz. Era berean,

emakumeek erreferente desberdinen lekuan jarrita ematen dituzten erantzunak

gizonek erreferente desberdinen lekuan jarrita emandakoekin konparatu dira

(Kolmogorov-Smirnov testa). Bestalde, langabezia maskulinoaren eta langabezia

femeninoaren sistema arauemailea aztertzeko erregresio anizkoitzak egin dira,

itemen batez bestekoetan oinarrituaz (honetarako erantzunak birkodetu dira,

karakteristikoak 1, ez karakteristikoak 3 eta aukeratu gabeak 2). Analisi hauetan bi

indize kontutan hartu dira: erantzun estandarren bariantza azalduaren portzentajea

(R 2) eta aldagai aurresaleen β koefizienteak, aldagai aurresaleen (erreferentziazko

taldeak) eta irizpide aldagaiaren (erantzun estandarra) arteko korrelazio partzialak

ere kontutan hartu dira. Normalean, β koefizienteen esanguratsutasunak student-t

baten bidez neurtzen dira. β koefiziente bat esanguratsua denean, neurtzen duen

aldagai aurresalearen ekarpena orokortasunaren kalitatean esanguratsua dela

ondorioztatzen da. Honela, aldagai aurresale bakoitzaren β koefizientea testatu

daiteke eta irizpide aldagaia aurresateko informazio zehatza dakartenak

determinatu. Hala ere, kalkulu hauek subjektuekin lan egiten denean burutzen dira

eta gure kasuan itemen batez bestekoekin lan egiten denez, probabilitateaz jardutea

ez da aproposa (Milland, 2001, 2002). Hau dela eta, β koefizienteei loturiko

probabilitateak, aldagaiak aurresatean duten partaidetza neurtzeko, konfiantzazko

adierazle moduan hartu dira.

2.4. ERREFUSAPENA: KUESTIONAMENDUA ESZENATOKI

ZALANTZAGARRIAREN BIDEZ

Flament eta Rouquette-n hitzetan, zentraltasunaren egiaztapenerako bi

teknikek ahalbidetzen dute elementu zentralen identifikazioa nahiko ziur: balizko

elementu zentralen kuestionamendua (“Mise En Cause” teknika izenez ezaguna) eta

balizko elementu zentralen balentziaren deskonposaketak (Flament eta Rouquette,

2003d). Gure ikerketan zentraltasunaren egiaztapenerako erabilitako estrategia,

kuestionamenduaren teknikan oinarritu da, errefusapen teknika bezala ere izendatua

dena (Moliner, 1994; Moliner, Joule eta Flament, 1995).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!