26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

36

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

Kasu honetan, beraz, sektako kideek ez zuten beraien sinesmena zalantzan jarri,

egoera kontraesankorra berrinterpretatu zuten eta, gainera, beraien debozioaren

indarraren erakustaldia eman izan zen.

Arrazionalizazioa kontraesanari berari buruz ematen denean, argumentuen

bidez kontraesana minimizatzea edota jasangarria egitea bilatzen da. Flament (1989)

izan da arrazonamendu mota hau identifikatzen lehena, “eskema arrotz” bezala

izendatua izan dena. Eskema arrotzetan lau oinarrizko kognizio teilakatzen dira:

normaltasunaren adierazpena (antzinako sinesmena), berritasunaren izendatzea,

kontraesan baten plazaratzea eta, azkenik, argudio baten proposamena. Mamontoff-

ek (1996) ijito sedentarioekin burututako ikerketan eskema arrotz baten adibidea

topa dezakegu: normalean ijito batek ez dio beste ijito bati lapurretarik egiten

(normaltasunaren adierazpena). Gerta daiteke, ordea, zenbaitek lapurretan egitea

(berritasunaren designazioa), baina ez dago beraien izaeran (kontraesanaren

plazaratzea), droga eskuratzeko diru beharretan dabiltzalako egiten dute (argudio

baten proposamena). Eskema arrotz bera topa daiteke tradizionalki maskulinoa den

lanbide batean jarduten duten emakume gazteen kasuan (Catherine Flament-ek

1986ean burututako lanean oinarrituz, Flament-ek, 1989an proposatutako

formalizazioa): gizonezkoen lanbidea da (normaltasunaren adierazpena), baina

emakumeek (berritasunaren designazioa) gizonek bezain ondo burutu dezakete

(kontraesanaren plazaratzea), beraiek baino zehatzagoak baitira (argudioa).

Errefusapena

Errefusapenari dagokionez, bi mailatan eman daiteke. Batetik,

kontraesankorra den elementuarekiko eta, bestetik, era sotilago batean, irudikapena

aldatuaz, hau da, objektua irudikapenari ez dagokiola erabakiaz eta beste irudikapen

bat hartuz.

Kontraesankorra den elementuarekiko errefusapena, adibidez, Domo-k (1982,

Moliner-ek aipatua, 2001) aztertutako Kamerungo adineko nekazarien artean aurkitu

izan da. Nekazari hauek tradizioaren aurka doazen laborantzetako praktika berriekin

aurrez aurre aurkitzen dira. Kasu honetan laborantzetako berrikuntzak onartu

beharrean, ez baleude bezala funtzionatzen jarraitzen dute.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!