26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

HURBILPEN TEORIKOA

Objektu sozial baten inguruan, talde sozial batek duen irudikapen sozialaren

muina, gune zentrala, partekatua eta egonkorra da. Testuinguruaren ezaugarri

nagusia, ordea, aldaketa da. Egitura egonkor honek, beraz, ezin izango luke egoki

funtzionatu bere inguruan antolatzen diren azalaldeko elementuak aintzat hartu

gabe. Berez, azalaldeko elementu hauei esker irudikapenean barneratu eta

maneiatzen baitira, errealitate konkretuaren eta bizipen pertsonaleko gertaerak.

2.4.1.1. Azalaldeko elementuak

Azalaldeko elementuak gune zentralaren inguruan eta berarekiko

harremanean antolatzen dira. Azalaldeko elementuak, malgutasun handiagoa dute

eta testuinguruarekiko sentikorragoak dira. Azalaldeko elementuek taldeak eta

gizabanakoak egoera zehatzetara egokitzea ahalbidetzen dute, gizabanakoen

esperientziak barneratzearekin batera (Wagner eta Elejabarrieta, 1994).

Azalaldeko elementuek hiru oinarrizko funtzio betetzen dute: zehaztapen

funtzioa, funtzio erregulatzailea eta defentsa funtzioa.

• Zehaztapen funtzioa: Azalaldeko elementuek irudikapena berehala

ulergarriak diren termino zehatzekin janzten dute. Irudikapena

azalerazten den egoeraren ezaugarriak barneratzen dituzte eta

gizabanakoen oraina eta bizipena adierazten dute.

• Funtzio erregulatzailea: Azalaldeko elementuak gune zentraleko

elementuak baino malguagoak dira eta irudikapen soziala

testuinguruaren garapenei egokitzeko papera betetzen dute.

Irudikapenaren alderdi dinamiko eta ebolutiboena osatzen dute.

• Defentsa funtzioa: Irudikapenaren gune zentralak aldaketarako

erresistentzia handia du, bere aldaketak irudikapen osoaren eraldaketa

ekarriko bailuke. Honela, azalaldeko elementuek irudikapenaren

defentsa-sistema moduan funtzionatzen dute, bertan kontraesanak

agertu eta barneratuko direlarik.

Hala ere, azpimarratu beharra dago bi osagai hauek, elementu zentralak eta

azalaldeko elementuak, entitate osotu bezala funtzionatzen dutela. Abric-en hitzetan

23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!