26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ONDORIOAK ETA EZTABAIDA

jotzen duten bitartean, beste batzuk ez karakteristikotzat jotzen dute. Hiru

objektuetan, arazo ekonomikoak gailentzen badira ere, era berean, estutasuna eta

bazterketa soziala ezaugarritsutzat jotzen dira. Langabezia femeninoaren eta

maskulinoaren kasuan, bestalde, norbere burua zalantzan jartzea ezaugarritsutzat

jotzen da eta langabezia maskulinoaren kasuan gainera, bikotean tentsioak sor

daitezkeela aipatzen da.

Azkenik, errefusapen galdesortetan langabezia maskulinoak eta femeninoak

elementu zentral berdinak partekatzen dituztela berretsi da. Hau da, gizon edota

emakume langabetuak, arazo ekonomikoak dauzka, sozialki baztertua sentitzen da

eta enplegua bilatzen du. Funtsean beraz, gune zentral bera partekatzen dutenez,

irudikapen objektu bera osatzen dutela esan genezake. Hala ere, errefusapen

galdesorta maskulinoaren eta femeninoaren artean aurkitutako zenbait

desberdintasun aipagarriak dira. Orokorrean, errefusapen maskulinoan

langabeziaren elementu zentraletatik gehien aldentzen den estatusa jabearena da eta

errefusapen femeninoaren kasuan berriz, etxekoandrearena (Aix-en-Provence-ko

taldearekin gertatzen den moduan). Datu hauek langabezian generoaren araberako

bereizketa azaltzen dute eta gainera langabezia femeninoaren kasuan gogora-

ekartzeko galdesortetan lortutako datuekin erkatuz gero emakume langabetuarekiko

irudikapena argitzen da. Hau da, gogora-ekartzeko galderetan emakume langabetua,

etxekoandre moduan aurkezten bada ere, errefusapen galdesortetan argi geratu da,

etxekoandreak ez dituela langabetutzat jotzeko irizpideak betetzen.

Errefusapen galdesortetan hiru elementuen zentraltasuna berretsi da.

Enpleguaren bilakuntza, arazo ekonomikoak eta bazterketa soziala funtsezkoak dira

emakumea zein gizonezkoa langabetutzat jotzeko. Gainera, errefusapen

galdesortetan lortutako informazio hau gogora-ekartzeko galderetan eta

karakterizazio galderetan lortutako informazioarekin lotuz gero, langabezia

femeninoak eta maskulinoak, gune zentral komuna partekatzen dutela agerian jarri

da. Langabezian egoteak dakartzan arazo ekonomikoei dagokienez, karakterizazio

galdesortetan, bai langabezia orokorrean, bai maskulinoan eta baita Femeninoan ere,

ezaugarri nagusitzat hartu dira. Era berean, gogora-ekartzeko galderetan,

zailtasunak azpimarratzen dira. Enplegu bilaketari dagokionez, gogora-ekartzeko

261

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!