26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

IKERKETAREN EMAITZAK

Gizonezkoen % 19ak ez karakteristikotzat aukeratzen du eta % 39,7ak

karakteristikotzat. Ugazaba baten lekuan emandako erantzunei dagokionez bi

itemen artean aurkitu dira desberdintasun esanguratsuak, “Lagunak galdu” eta

“Norbere burua zalantzan jarri” itemetan. Emakumezkoek “Lagunak galdu” itema

gizonezkoek baino ez karakteristikoagotzat jo dute (K-S = 0.19; p < .05). “Norbere

burua zalantzan jarri” itemari dagokionez, gizonezkoek emakumezkoek baino ez

karakteristikoagotzat jo dute (K-S = 0.26; p < .01).

Erreferenteen lekuan jarrita lortutako informazioa laburbilduz, esan daiteke

langabezia maskulinoari buruz, Sindikalistaren lekuan jarrita emandako erantzunak

funtsean bat datozela modu estandarrean ikasleek emandako erantzunekin. Hau da,

gizon langabetua, arazo ekonomikoak dauzka eta, era berean, estutasuna sentitzen

du. Gainera, egoera honek ez du zergatik lagunen galera ekarri behar. Ugazabaren

lekuan jarrita ordea, elementu desberdinak azaltzen dira. Batetik, Ugazabaren lekuan

jarrita alderdi ekonomikoen kaltea onartzen da, baina bestetik, kausalitate

indibiduala azpimarratzen da, esperientzia eta formazio ezari garrantzia emanaz.

Langabezia femeninoari buruz, Feministaren lekuan jarrita emandako erantzunek

alderdi sozialak azpimarratzen dituzte eta kausalitate indibiduala baztertzen da,

gaitasunei eta formazioari dagokienez. Ugazabaren lekuan jarrita, ordea, kausalitate

indibidualak nabarmentzen dira, esperientzia faltari, formazio ezari eta egokitzeko

gaitasun eskasari garrantzia emanaz. Hala ere, erreferente Feminista eta Ugazaba bat

datoz egoera honek ez duela zergatik lagunen galera ekarri behar adierazteko

orduan.

3. 4. 2. 3. Karakterizazio estandarren eta erreferenteen

lekuan jarrita emandako erantzunen elkarren arteko

lotura: erregresio anizkoitzak

Sistema arauemailearen azterketarako erregresio anizkoitza egin da, itemen

batez bestekoetan oinarrituz. Langabezia maskulinoaren inguruan emandako

erantzun Estandarrak eta Sindikalista baten eta Ugazaba baten (M-Ugazaba) lekuan

jarrita emandako erantzunen batez bestekoak 36. Taulan daude. Era berean,

langabezia femeninoaren inguruan emandako erantzun Estandarrak eta Feminista

221

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!