26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

282

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

bestetik, lanak generoaren araberako desberdintze-prozesuetan jokatzen duen

paperari heltzeko. Lanaren zentraltasunari dagokionez, Verquerre, Masclet eta

Durand-en (1999) ikerketan Frantziako batxilergo ikasleentzako lanak duen

zentraltasuna aztertzerakoan argi ikusten zen gazteentzako lanak duen garrantzia.

Hala ere, gazteek lanerako duten motibazioa hein handi batean langabeziarekiko

beldurrak baldintzatuko luke. Autoreek, lanaren instrumentalitatea azpimarratzen

den neurrian, lana sakratutzat jotzen ez dela ondorioztatzen dute. Hau da,

gazteentzako lana baliabide bat da eta ez berezko helburua.

Bestalde, generoen araberako lanaren banaketari helduz, lan ordainduarekiko

–lanpostua- eta lan ez ordainduarekiko -etxeko lana bereziki- hurbilpena egiteaz

gain, bi espazio hauen arteko harremana kontutan hartzea beharrezkoa da. Izan ere,

lanerako orientazioan egiten den generoaren araberako banaketan oraindik ere

feminitatearen eta maskulinitatearen eredu sozialak ezkutatzen baitira (Poal, 1993;

Vouillot eta kol. 2004), eta eredu hauek sozialki baloratutako eta legitimatutako

preskripzio moduan funtzionatzen dute. Gainera, sistema sozioekonomikoaren

oinarrian dauden jarduera produktiboaren eta ugalketa-jardueren arteko

interdependentzia berdintasunezkoa ez dela kontutan hartu beharra dago, bata,

sozialki baloratua den bitartean, bestea, baliogabetua aurkitzen baita (Torns, 1995).

Langabeziaren edukiari dagokionean, gune zentrala osatzen duten

elementuen identifikazioan aurrera egiteko zenbait proposamen egin ditzakegu.

Gure ikerketan lortutako datuen arabera, estutasuna langabeziaren ezaugarri

nagusienetakoa da. Hala ere, elementu honekiko errefusapen galdesorta planteatu ez

zenez, elementu honen zentraltasuna konfirmatzeke geratu da. Era berean,

estutasunaz gain, beste bi elementuren inguruko azterketan sakontzea argigarria

izan daiteke genero-asimetriaren eraginak nabarmentzeko. Batetik, “norbere burua

zalantzan jarri” itemari helduz, langabetuaren identitatean -emakume langabetuan

eta gizon langabetuan- enpleguak betetzen duen lekura hurbildu gaitezke eta

bestetik, “edozein lan onartu” itemaren inguruko azterketak langabezian egoteak

sozialki suposatzen dituen eginkizunetan kokatzen gaitu. Hau da, enpleguaren

bilakuntza derrigorrezko baldintza bihurtuta bai maila instituzionalean baita

sozialean ere, langabetuen betebeharretan sakontzeko aukera izan daiteke.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!