26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

V. ONDORIOAK ETA EZTABAIDA

1. SARRERA

Lan honen helburu nagusia genero-sistemak langabeziaren irudikapen

sozialean jokatzen duen papera aztertzea izan da. Helburu honekin, lanbide

ikasketak burutzen dituzten ikasleek langabeziarekiko duten ikuspegira hurbildu

gara eta bereziki gizon langabetuaren eta emakume langabetuaren inguruan dituzten

pentsamoldeak aztertu dira. Langabezia enplegu ezarekin lotzen da eta egoera honek

dakartzan zailtasun ekonomikoekin. Oinarrizko elementu hauetaz gain, langabezia

maskulinoaren eta femeninoaren artean generoaren araberako banaketa argia ematen

da, emakume eta gizonen inguruko estereotipo tradizionalekin bat eginez.

Genero-asimetriaren eragina edukian ez ezik, irudikapenaren antolakuntzan

eta egituran antzeman nahi izan da eta honetarako, teknika ezberdinak martxan jarri

dira. Edukiaz jabetzeko gogora-ekartzeko galderak planteatu dira, langabezia

orokorrari buruz, gizon langabetu bati buruz eta emakume langabetu bati buruz.

Teknika honekin, gainera, gune zentralekoak izan daitezkeen elementuak

identifikatu dira eta dimentsio ezberdinen arteko harremanak aztertu dira. Bestalde,

langabezia orokorra, maskulinoa eta femeninoa ezaugarritzen dituzten elementuak

identifikatzeko karakterizazio galdesortak erabili dira. Teknika honekin, itemen

arteko hierarkia aztertzen da, elementu ezaugarritsuen eta ez ezaugarritsuen arteko

banaketa lortuaz. Bestalde, ordezkapen teknikari esker, langabeziaren irudikapen

soziala zuzentzen duen sistema arauemailean sakondu da. Hain zuzen ere, genero-

asimetriaren eragina atzeman ahal izan da ikasleei langabezia maskulinoa eta

langabezia femeninoa ezaugarritzerako orduan erreferenteen lekuan jarrita

erantzutea eskatu zaienean. Azkenik, langabeziaren irudikapenaren gune zentrala

zehazteko, zenbait elementuren zentraltasuna berretsi da, bai gizon langabetuaren

kasuan bai eta emakume langabetuaren kasuan ere. Errefusapen galdesortekin

gainera, langabeziaren estatusa beste zenbait estatusekin batera lantzeko aukera

egon da, elkarren artean partekatzen dituzten elementuak eta bereizten dituztenak

aztertuz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!