26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

72

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

irudikapenean islatua aurkituko bada ere (Flament, 1999), genero-asimetriaren

eragina sistema arauemailean ere islatuko denez, langabezia maskulinoan eta

femeninoan bi testuinguru arauemaileen eragina desberdina izatea espero da. Hain

zuzen ere, diskurtso kontserbakorraren eragina langabezia femeninoaren kasuan

nabarmenagoa izango da.

Era berean, langabeziaren irudikapenaren egonkortasuna edota

aldakortasuna aztertu nahian, bi Estatu desberdinei loturik aurkitzen diren taldeen

arteko konparaketa egin da. Batetik, Frantziako Estatuari loturik bi talde dauzkagu,

Aix-en-Provence eta Baiona-Bidarteko ikasleak eta bestetik, Espainiako Estatuari

loturik, Irungo ikasle talde bat. Bi herrialde hauetan langabeziarekiko dauden babes

sistemen artean antzekotasunak ematen badira ere, era berean, desberdintasunak

nabarmenak dira. Talde arteko konparaketan beraz, pentsamendu sozialean egitura

sozialen eragina aztertu nahi izan da.

Azkenik, langabezia maskulinoaren eta femeninoaren arteko bereizketa,

gizonezkoek eta emakumezkoek modu berean egiten duten aztertu nahi izan da.

Orokorrean, emakumezkoek eta gizonezkoek, testuinguru soziokultural berdina

partekatzen dutenez, irudikapen sozial berdina partekatuko dute (Lorenzi-Cioldi,

1993).

Laburbilduz, ikerketaren helburuak ezagututa, planteatutako hipotesiak

honela operazionalizatu daitezke:

Gune zentrala eta azalaldeko harremanari dagokionez,

1. Langabeziaren irudikapen sozialean gizonezkoek erreferente papera jokatzen

dute. Ikuskera maskulino honek gune zentrala mugatu eta antolatzen duenez,

gune hau berdina izango da langabezia maskulinoan eta femeninoan, alegia

irudikapen beraren baitan kokatuko dira.

2. Langabezia femeninoaren espezifikotasuna azalaldean negoziatuko da. Hau

da, langabezia femeninoa, gune zentral maskulinoaren inguruan antolatuta,

langabezia maskulinotik bereiziko duen justifikaziozko eta

arrazionalizaziozko adierazpenekin hornituko da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!