26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

276

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

hasi zen, iritzi publikoan, maila akademikoan eta eztabaida politikoetan, frantziar

pentsamendu errepublikarraren elkartasunaren inguruko hausnarketarekin bat

eginez (Silver, 1994).

Bazterketa sozial kontzeptua, Europako estatu desberdinek beraien

politiketan barneratu izan dute. Hala ere, honek ez du esan nahi elaborazio

kontzeptual zehatz eta egonkor bat lortu denik. Terminoaren interpretazio ugari

daude eta antzeko fenomeno sozialei dagozkien beste hainbat terminoekin batera

edota terminoen lekuan eman izan da (marjinazioa, pobrezia, pribazioa edota

infraklasea). Erabilitako kontzeptuak eta ikuskerak desberdinak izan dira herrialdeen

arabera, prestazio moten arabera, populazio edota diziplina akademikoen arabera.

Espainian, bazterketa sozial kontzeptua biztanleriaren sektore txikietara zuzendu

izan da eta, batez ere, gizarteratzeko errenta minimoen proiektuak lantzerako

orduan erabili da (Arriba, 2002). Frantzian bestalde, aurrerago aipatu bezala,

bazterketa soziala langabeziaren fenomenoarekin loturik aurkitu da eta

pentsamendu errepublikar frantsesean elkartasunaren ideiarekin bat egiten du.

Maila honetan adibidez, aipagarria da, Frantzian 1989an RMIaren -gizarteratzeko

gutxieneko diru-sarrera- eta 1998an bazterketen kontrako legediaren onartzeak

frantziarrengandik jaso duen babes handia (Paugam 1993, 2003).

Langabeziaren irudikapen sozialean aurkitutako desberdintasun hau

azaltzeko, efektu nazionalaz edota estrukturalaz hitz egin daiteke. Paugam eta Selz-

ek (2005) pobreziaren irudikapen sozialaren inguruan egindako konparaketa

internazionalean ondorioztatzen duten bezala, irudikapena aldakorra da herrialde

batetik bestera, politika eta pertzepzio kulturalak direla medio eta, era berean,

koiuntura ekonomiko eta sozialaren arabera. Koiuntura ekonomikoak eta bereziki

langabeziaren garapenak, gizarte bakoitzean pobrezia mailaren aldaketan eragiteaz

gain, fenomeno beraren irudikapena ere eraldatzen du. Denboran zehar ematen

diren joera hauek, hala ere, ez omen dituzte arazoaren pertzepzioan nazio

ezberdinetan ematen diren desberdintasunak ezabatzen. Pobreziaren irudikapen

sozialak mugatuak daude bai joera ekonomikoengatik, enplegu merkatuarekin

harremanetan daudenak, bai eta instituzio eta egituren pisuarengatik, beraien

inertziek eta autoritateek nazio bakoitzean gizartearen marko mentala mantentzen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!