26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

94

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

dezakeena (errefusapen teknikaren formatu sinpleago bat erabiltzea ere badago,

eszenatoki zalantzagarririk gabe, ikus Moliner, 1995; Tafani, 1997; Flament, 1999;

Abric, 2003). Atal honi, indukziozko fasea esaten zaio. Adibidez, gure ikerketarako,

gizon langabetu baten kasuan, langabetuaren irudikapena sustatzeko aurkeztutako

eszenatokia honakoa da: “XXX jaunak ez du jarduera ordaindurik, ez dut ordutegi bat bete

behar…”. Irudikapena induzitzen duen eszenatokiaren ondoan, testatu nahi den

elementuaren aurkako informazioa gehitzen da (zalantzan jartzeko fasea). Hau da,

gure kasuan, adibidez, arazo ekonomikoak izatea, langabetuaren irudikapen

sozialean elementu zentrala den ziurtatzeko honako esaldia gehitzen da: “…eta ez

dauzka arazo ekonomikorik.” Eszenatokiaren zalantzagarritasunarekin, partehartzaileari

hasieran induzitutako irudikapena (kasu honetan gizon langabetuarena) azken

fasean (errefusapen fasean) ezeztatzeko aukera ematen zaio. Hau dela eta, berebiziko

garrantzia du eszenatokian irudikapen objektuari erreferentzia zuzena ez egitea

(Moliner, 1994). Irudikapena sustatu eta zalantzan jarritako elementua adierazten

duen testuaren ondoren, errefusapen fasea dator. Hau da, partehartzaileei honako

galdera planteatzen zaie: “XXX jauna langabetua dela uste al duzu?” Kasu honetan,

arazo ekonomikoak izatea langabetuaren irudikapenean elementu zentral bat bada,

partehartzaile gehienek ezetz erantzungo dute.

Gure ikerketan erabilitako errefusapen teknikak, beste berezitasun bat du.

Eskenatokiaren zalantzagarritasuna gehiago lantzen da. Hau da, partehartzaileei

azken galdera modu irekiago batean planteatzen zaie, “Zure ustez nor da XXX jauna?”

eta estatus desberdinak proposatzen zaizkie (elbarria, langabetua, seme-alabak bere

kargu dauzkan gizona, 50 urtetik gorako langabetua, jabea eta etxeko-gizona).

Estatus bakoitzaren aurrean lau erantzun mota proposatzen zaizkie, “Ziur asko Bai”,

“Beharbada Bai”, “Beharbada Ez” eta “Ziur asko Ez”. Langabetua estatusaren kasuan

adibidez, arazo ekonomikoen zentraltasun adierazle bezala “Beharbada Ez” eta

“Ziur asko Ez” erantzunak hartuko dira. Partehartzaileek estatus ezberdinen aurrean

erantzun behar dutenez, arazo ekonomikoak itemak adibidez, beste estatusekin

mantentzen duen harremana aztertzeko aukera ere badago.

Errefusapen teknika erabiltzerakoan, lehenik eta behin, balizko elementu

zentralak identifikatzea beharrezkoa da. Honetarako gaiaren inguruko aurre-ikerketa

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!