26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

230

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

galdesortetan ikasleei pertsona baten egoera aurkezten zaiela eta ondoren

zentraltasuna egiaztatu nahi den itema zalantzan jartzen dela. Esaterako, “XXX

jaunak ez du jarduera ordaindurik, ez du ordutegirik bete beharrik eta ez dauka arazo

ekonomikorik. Zure ustez, nor de XXX Jauna?”. Arazo ekonomikoak gizon

langabetuaren baitan funtsezkotzat jotzeko erantzunen % 70a baino gehiago

“Seguraski Ez” eta “Ez” laukietan agertu behar da (Vergès, 2001).

Bestalde, “arazo ekonomikoak”, “bazterketa soziala” eta “enpleguaren

bilakuntza” itemen zentraltasuna egiaztatzeaz gain, item hauek beste bost

estatusekin mantentzen duten lotura aztertu da. Hain zuzen ere, elbarriarekin, seme-

alabak bere kargu dauzkan emakumea/gizonarekin (aurrerantzean familiaburua), 50

urte gorako langabetuarekin, jabearekin eta etxekoandre/etxeko-gizonarekin.

Estatusen arteko konparaketa honekin, langabetu estatusa beste estatusetatik zein

neurritan bereizten den aztertu nahi izan da. Azkenik, gizonezkoek eta

emakumezkoek emandako erantzunen arteko konparaketa egin da, ikasleen genero-

kategoriaren araberako erkaketa egitearren.

4.2. AIX-EN-PROVENCE-KO DATUAK

Burututako sei errefusapen galdesortetatik, gizon bati buruzko hiru

galdesortak 118 ikaslek bete zituzten (66 gizonezko eta 52 emakumezko) eta

emakume bati buruzko hiru galdesortak 116 ikaslek bete zituzten (51 gizonezko eta

65 emakumezko). Aurkeztutako emaitzak ikasle hauen erantzunekin egindako

analisietan oinarritzen dira.

4.2.1. Errefusapen maskulinoa

Errefusapen maskulinoan ondoko emaitzak lortu dira (ikus 38. Taula).

“Arazo ekonomikoak” itema langabetua estatusarekin lotzen da (ikasleen % 79,5ak

baztertua). “Bazterketa soziala” itema elbarritua (ikasleen % 83,8ak baztertua) eta

langabetua estatusekin (ikasleen % 78,7ak baztertua) lotzen da. Azkenik,

“enpleguaren bilakuntza” itema langabetuarekin (ikasleen % 83ak baztertua) lotzen

da. Beraz, gizon langabetuaren estatusak hiru itemak biltzen ditu. Gizon langabetuak

arazo ekonomikoak dauzka, sozialki baztertua sentitzen da eta enplegua bilatzen du.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!